« Ehiza eta nekearen topografia | Eskuizkribua »
Zeruetako erresuma / Itxaro Borda / Susa, 2005
Otsabide, denon bide Igor Estankona / Deia, 2005-05-24
Modu gordin eta era berean amorosean aletzen ditu Itxaro Bordak Otsabideko jendeen bizipenak “Zeruetako erresuma” erabateko honetan. Euskaldunon XX. mendeko kronika oso bat ez dut uste izan gura duenik, baina nobelan igartzen da halako anbizio bat begiak ikusi ahala gauza kontatzekoa, eta belarriek entzun duten ahala erakustekoa. Ondorioz miseria, guda, familia, harropuzkeriak, ikaspenak, maitasunak… denak datoz erdi-lotuta bezala, historiaren orearekin egindako fikzio beti bizian.
Zainetatik dabilkien odolak euren bizitza osoa baldintzatu balu bezala, pertsonaien joan etorriak urruntze eta itzuleren joko amaigabe bat dira “Zeruetako erresuma”n, erdigunea Otsabiden eta ispilua munduan daukan antzezlan erraldoi baten gisan. Lurraren altzoan leku bat ezin bilatu dabilen jende-mota bati eskainitako kanta izan daiteke, badauka ostera hori baino goragoko helbururik. Denok gara azken batean lekurik gabeko indigenak, eta gutaz hitz egitea da gure bidaietaz hitz egitea. Bidaia batzuk izan daitezke lehen mundu gerrako lubakietatik barna, eta beste batzuk etxeko sukaldetik mugitu barik egindakoak, buhameak —besteak, mairuak— bisitan datozenean.
“%100 basque” bikainak gertuagotik begiratzen zuena apur bat goragotik deskribatzen du Itxaro Bordak oraingo honetan eta, era berean, testuinguru tenporal zabalago bat hartzen du. Nobela hau %100 basque-agoa da —halakorik badago behinik behin— orduko hura baino: hura %100 Borda iruditu zitzaigun, arrisku gehiagokoa, biluzagoa, ausartagoa eta ez hain deskriptiboa. Munizio berbera darabil, ordea, zentzu askotan, juzkuetan urrunegi joateko asmorik izan ez arren: politikoki ezdeusa den euskalduntasun erromantikoaren kontra, elizan fededuna eta etxean intzestu-egilea den gizartearen kontra, diferentzia onartu edo ez onartu duda egiten duen bigarren arima kontserbadorearen kontra.
“Zeruetako erresuma” hasterakoan irakurleari irudituko zaio menturaz muturreko egoerak edo pertsonaia bereziki zailduak aurkeztu gura izan dituela idazleak. Sentipen hori jabaldu egiten da, ordea, Itxaro Bordaren idazkeraren indarraren eraginpean. Munduko haizeek dantzarazten duten edozeinen bizitzako parte dira hemen agertzen direnak. Xamur konta daitezke, baina baita gogor ere. Bukatu berritan ere oraindik ahoan dabilkit liburuaren hasieran izarren azpian eta lur gorriaren gainean jaiotako haurraren umetoki-usaina.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi