« Defenditzetik definitzera | Hiltzea sekulako abentura denean »
Ehiza eta nekea / Igor Estankona / Kutxa, 2005
Ehiza eta nekearen topografia Jon Kortazar / El País, 2005-05-23
2004 urteko Kutxa saria irabazi ondoren argitaratu da Igor Estankonaren Ehiza eta nekea poema liburua. Hirugarren agerraldia du poesiaren alorrean eta geroago eta sendoagoa da bere idazkera mundua. Gogoan hartzekoa izan zen Tundra, bere bigarren poema sorta. Eta gogora ekarri nahi nuke, tundra hitzak adierazten duen paisaiaren zabaltasuna nabaritzen diodalako idazkera honi.
Liburuan kanpo paisaia barne paisaia zabal bihurtzen da. Iradokizunez egindako lana dugu, xumea, ahula, behe lainoak marraztua, ahots sotilez agerturikoa. Ikuskizunak eusten du testuaren tonu nagusia eta idazleak aurkezturiko testuan “inoiz iristen ez den bidearen amaieraren bila” dabilela esaten bazaigu ere, adierazi beharko nuke urak bideak baino presentzia handiagoa duela testuan.
Begirada da adimen mundurako abiabide. Irakur dezagun liburuaren izenburua: Ehiza, kanpo mundua, ekintza, praktika, bila abiatzea, eta nekea: barne mundua, hausnarketa, gelditasunaren tonua, egotearen lehen unea. Eta bien arteko kontrajarpena, eta metonimiaren jokoa.
Badira zenbait poema kontraste handiegia sortzen dutenak bata bestearen atzean irakurriz (20 eta 21. orrialdekoak edo 30 eta 31.ekoak), badu, neurri berean, pilaketak, nire ustez, luzeak osatzeko joera ere, eta uste dut poema luzeetan zerbaitek huts egiten diola poetari. Askoz hobeto ikusten dut poema laburretan eta izadiaren irakurketa garbia egiten duenean.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi