kritiken hemeroteka

8.711 kritika

« | »

Faustoren itzala / Fito Rodriguez / Utriusque Vasconiae, 2004

Defenditzetik definitzera Mikel Asurmendi / Gara, 2005-05-21

Faustoren itzala eleberriaren erreseina hau ez da literatur kritika, inpresio hutsa baizik.

Behinola, nire irakurle ibilbidean, Max Frisch-en Homo Faber eleberria egokitu zitzaidan, Joxe Austin Arrietak euskaratua. Horrela esan nion Arrietari, lotsagabeki: “Hau eleberri puska! Nork irakurriko ote du, ordea?”. Esan gabe doa, itzulpenak ez du berau irakurtzea trabatzen, aitzitik. Inpresio hau ere agertu nion: “Nago, euskal irakurle berriak oso urrun daudela mundu nahiz eta literatur genero horretatik”.

Hara, niri inpresioak doan —hitzaren zentzu hertsian— jalkitzen zaizkit.

Natorren Faustoren itzala eleberrira. Zer dute komunean Homo Faber eta biek. Aldeak alde —egileek nahiz eleberriek— ez dute zer ikusia, ez bada, nik biak pentsamenduarekin lotzen ditudala. Hots, Faustoren itzala pentsamendua eta saioa generoarekin lotuagoa dago eleberria generoarekin baino. Eta literatur saioa eta pentsamendua krisian dago gurean eta auzoan.

Pentsamenduan eta historian oinarritutako eleberriek sorrarazten ote dute literatur zaleengan ekarpenik? Nolako irakurle halako arrapostu. Nik amiñi bat ezagutzen dut egungo egileen nahiz irakurleen gustuak. Faustoren itzala eleberriak ez du irakurle arruntaren arreta bereganatuko. Ez da garaiko literatur moldea eta mota, alajaina. Izan ere, eleberriak gutxieneko edo askotakoa jakintza maila eskatzen baitio irakurleari: hala Joan Jose eta Fausto Elhuyar anaien ibileren nola zientziaren zale izatea. Eta historia gustukoa izateaz gainera, Elhuyar anaiek wolframioaren isolamendua eta espainiar koroarekin zituzten harremanen sekretuak deskubritzeko tentatuak izan. Eta horrezaz bestera, Goethe idazlearen Faustoz ere apur bat bederen jakin behar du irakurleak. Goetheren Fausto, Faustoren sekretua eta Fausto Elhuyarren sekretua izan daiteke.

Eleberri honek badu literaturatik: badu argumentua, badu ironia, badu… Idazleak historiako hariak, benetako historia eta fikziozko historia —literaturarena alegia— lotzen baititu, baita txirikordatu ere. Werther Goetheren nobela aitzindariaren izenburua da. Eta Wherter dugu Faustoren itzalaren egungo protagonista nagusia. Ipar Europatik Euskal Herrira etorritako gaztea. Bestea berriz, Fausto Elhuyar.

Faustoren itzalan benetako gertaera historiko bat dago. Egileak —Fitok kasurako— fikzioaren bitartez agerrarazi nahi du egia. Ba al dago egia fikzioaren bidez agertzea? Baiezkoan nago. Egia edo fikzioa gure desio eta interesen araberakoa da. Printzipioz, historiako gertaerak ez dira sekula errealak izango. Errealitatea denboraren joanean ahitzen baita, eta espazioa bera denboraren bilakabidean, itxuraz gutxienez, eraldatu.

Zerk egin dezake gertatua sinesgarri?: Literaturak. Literaturak, berriz, bere tresnak behar ditu, magia, eta hau idazlearen esku dago. Eskura izanda ere, aurreko lanean erabilitakoak, apika, ez du balio honetarako. Beraz, lantzearen poderioz, hizkuntza bera hala nola argumentu eraikitzeko moldean asmatu eta gaiari egokitu behar zaizkio.

Faustoren itzala eleberriak osagaiak baditu: erromantikoei nola eszeptikoei gauaren erdian eguzkia antzeman daitekeela frogatu die. Gure aitaren etxea defenditzea ez dela aski erakutsi ere. Defenditu badugu, lehenik berau definitu beharra dugula argudiatu ere. Baita, esango nuke, euskaldunok gure itzala deabruarekin itauntzeko gertu paratu digula ere. Baina, zer itzala eta zer itzal-ondo, gure arima Jainkoak alokatua bizi bagara? Jainkoa ukatzen dugun une beretik hasten gara eraikitzen-eta.

Tira, inpresioak, besterik ez!

Gaineratikoan, literaturarekikoak alegia, esan ditudala uste dut.

Azken kritikak

Terraza debekatua
Fatima Mernissi

Amaia Alvarez Uria

Poesia kaiera
Elizabeth Bishop

Irati Majuelo

Godoten esperoan
Samuel Beckett

Aritz Galarraga

Bazter utzietan
Karlos Linazasoro

Hasier Rekondo

Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo

Paloma Rodriguez-Miñambres

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Mikel Asurmendi

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Maialen Sobrino Lopez

Zerua hemen
Oihana Arana

Asier Urkiza

Café Mokka
Jabier Muguruza

Nagore Fernandez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Iraitz Urkulo

Erbeste
Juan Garzia

Mikel Asurmendi

Erbeste
Juan Garzia

Ibon Egaña

Utopiaren belaunaldia
Pepetela

Paloma Rodriguez-Miñambres

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Maddi Galdos Areta

Artxiboa

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

Hedabideak