kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Sukar ustelaren urtea / Edorta Jimenez / Txalaparta, 2004

Gorroto ustela Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2005-05-20

Itsasoa bertatik bertara du Edorta Jimenez Mundakan, Kantauriko itsaso zelai-kolorea, oso ezberdina baita Mediterraneokoaren aldean, itsaso ardo-kolore, tokiren batzuetan eta Homeroren irudimenean. Euskal itsasoa ere bada Kantauri hori, literatur bultzatzaile, eta lanbide. Ez da lehen aldia Edorta Jimenezek itsasoa gaitzat hartzen duenik, areago esango nuke, berak beti itsasoa eraman du berarekin.

Nobela hau, bere barne-egituraren eta amaieraren arabera, nobelaldi baten hasiera baino ez da, nik uste; eta pena hartuko nuke oker egongo banintz, merezi baitu jarraipena. XVI. mendea du hartzen, Espainian ordurako eta Europan eta Ameriketan Felipe errege tokaioa nagusi zen garaian. Abentura-eleberria da, beraz. Eta ukitu historikoa ere badu; baina ez da eleberri historikoa. Uste dut gainera, badela ordua bereizteko eleberri historikoa eta historia-eleberria, nahasirik baitatoz, aspaldiko partez, Kantauritik harago eta honago.

Armada Txit Zorionekoa edo, bestela esanda, Armada Garaiezina behar zuen hura dugu batetik. Gero ekaitzek-eta hondora eraman zuten, eta orduan jaio zen Tomasso Hobbes, izuarekin batera. Hori da ingurumen historikoa; izan ere, Ontzidi hura izan zen, nahiz ez zen munduak izan duen izugarriena. Lezoko Blasek Indietako Cartagenan ingelesek bidalitako handiagoa izan zuen. Patua, noski; edo intelektualek deitzen duten ironia historikoa. Itsas abenturak, ontziak batetik bestera, mutil gazteak begiak bete amets, gerra eta sukarra, su eta herio, sukar ustela. Eta gorrotoa lege, euskaldunok ongi dakigun bezala, mendez mende jo baikaitu berak, belaunaldiz belaunaldi saiatu baita bera elkarren aurka borroka gaitezen. Eta abentura-eleberriak eskatzen duen idazketa, arina baina alaia.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak