kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Lurrunak ez du oraindik kristalik estali / Eneko Barberena / Gaztesarea, 2004

Idazleari jaten emateko Igor Estankona / Deia, 2005-05-17

Doinu eta guzti ateratzen zaio bati Eneko Barberenaren poesia lan honen titulua, eta barruan ere “Herdoilaren tristeziarekin batera, ziutate honen soinekoa udazkenean lanbroa da” edo Barrikadaren “Balas blancas”ek berdetu egiten ditu gure adina, gure kezkak eta eta gure nahasmena konpartitzen dituen irakurlea.

Idatzi eta kito, horrela dator “Lurrunak ez du oraindik kristalik estali”. Ordenagailutik inprenta digitalera, zuri-beltzeko azal bat, mezu zuzenak, lantzean behin halakoak gustatzen zaizkionarentzat opari ederra. Euskal Herria zipristintzen duten harritzarrak eta dolmenak nork garraiatu zituen jakiten dugunean jakingo ei dugu guk ere zertarako ziren. Bitartean bakoitzak bereari eutsi behar diola da Barberenaren mezua. Mezu zurruna, ezti eta esne-mami garaiotan, baina balio poetiko duda barikoa.

Izan ere, errebelatzea salgarria ote da gure herrian? Marketin lezio bat behinik behin ez dirudi edizio apal bezain zintzo honek. Are, behin baino gehiagotan egiten du idazleak bere buruaren kontra eta ustez iraultzaile den zenbait tik nerbiosoren kontra. Kontraesana bera erdi-barneraturik daukanaren apaltasuna batzutan, sasi-jakintsuaren dogmatismoa beste batzutan, eskua bihotzean eta soa kalean jarrita daukan ezein libururen aurka ezin esan ezer. Batzutan, ordea, ezker klasikoaren bidetik, herriari egiten dio errieta Barberenak. Duda barik, XX. mendeak zauri hori utzi du zabalik: gauzak txarto badaude, zergatik ari da jendea normaltasun itxurak egiten? Galdera partzialki bakarrik erantzun daiteke, eta partzialki bakarrik erantzuten du liburu honetan.

Horrexegatik diot “Lurrunak ez du oraindik kristalik estali”k idazleari ematen diola jaten batez ere eta, bide batez, guk ere gozatzen dugula. Txarrena izan ohi da norbere buruaren imitazio hits eta hanpatua. Barberena ez da horretan irristatu. Ados egon zein ez, halakoxea da liburua, erromantikoa eta aurrerakoia era berean, gehienok garen bezala. Metroko ahoan eskean ari den akordeoi jole eta guzti. Beste akordeoi jole bat, esango duzue, baina poemotan herri pobre batentzako kondaira zenbait ere badago. Eta haiku bat: “Elurrak/ erre egiten du”.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak