kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Belarraren ahoa / Harkaitz Cano / Alberdania, 2004

Belarraren ahoa Ana Unanue / Aizu!, 2005-05

Istorioa: Europa mendean hartu ondoren, Manhattanerantz doa Hitler, ontzidi baten buru. Itsasontziko sotoan Charles Chaplin komediantea darama preso. Hirurogei urte lehenago, Olivier Legrand izeneko polizoi batek bidaia bera egin zuen, Askatasunaren Estatua puskatan zeraman itsasontzian ezkutatuta.

Emaitza: narrazio samurra eta ustekabekoa. Merezi du. Harkaitz Canok iragan-fikzioa egiten du, Historia berrasmatuz eta berak kontatu nahi dituen istorioak txertatuz. Liburuan bi zati bereiz daitezke, nabarmen samar gainera; hasieran ematen du satira politikoaren bidetik joko duela, baina erdi aldetik aurrera —liburuko bi istorioak gurutzatzen diren unetik aurrera— beste lurralde batera garamatza egileak, alegoria poetikoarenera hain zuen. Liburua “askatasun pertsonalaren alegoria” dela dio argitaletxeak kontrazalean. Baliteke, baina batez ere egilearen askatasuna nabarmenduko nuke nik. Lasartearrak gogoak eman diona idatzi du, ez espero zitekeena. Libre utzi du irudimena, genero sailkapenetatik ihesi, eta oihartzun berri bat lortu du. Zenbait gauza oso Harkaitz Canorenak dira: ziztada ironikoak, sinbolismo handiko irudiak, ukitu poetikoa, eszena zinematografikoak; baina beste batzuk ez horrenbeste. Norenak ote?

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak