kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Adio / Bitoriano Gandiaga / Elkar, 2004

Izena jarri Jon Kortazar / El País, 2005-05-02

Badira poetak hitzen eta gauzen artean loturarik ez dagoela uste dutenak, eta poemak hitzez eta irudiz betetzen dutenak. Badira beste batzuk gauzen hitz zehatzaren bila dabiltzanak. Bitoriano Gandiaga bezala, hasiera hasieratik, hain Juan Ramón Jiménez zalea, poesiari gauzaren izen zuzena eskatuz: “Izenak jarriz / ibili, jardun” dabilen poeta dugu.

Liburu guztiz estimu handikoa heldu zaigu: Bitoriano Gandiagaren Adio. Hitz bakar bat izenburuan. Eta Joxe Azurmendik hitzaurre egokian dioen bezala, liburu postumoa, argitaratzeko prest utzia, gelan utzitako esku izkribu guztien artean prestakuntza horregatik nabarmena.

Mila zertzelada aipa genezake liburu honen inguruan. Sinfonia oso bat dago bere baitan. Erritmoa da Gandiagaren poesia: “Hitzaren erritmoan / nahi nuke mintzatu”. Baina erritmoaz gain, hitza bera da bere esanahi nagusia, hitzaren eta gauzen arteko zubia laburra baita: “Hitzari diot nahi jarraitu / hitzaren morroi aritu”.

Hirutan banandua dago liburuaren sena. Lehen aldean espazioak agintzen du, tokiak: Orbelaun, Arantzazu, Tel Aviv, eta han ezagututako jendea, fedearen barnean egiten den erromesaren hitza balitz bezala hor proposatzen zaigun bidea. Orbelaunen (“Orbelaun-Arantzazu”) deigarria da haurtzaroko oroitzapenen atala, Denbora galdu alde liburuan ere agertzen zena, baina hemen lausoago, trankilago, sakonago, hizkuntza bera ere (bizkaiera maitagarrian, eta bizkaieraz ez balego ere, hizkera maitagarrian) aldatzen delarik, dialogismo berrian agertuz.

Pertsonen ostean, poetika dator. Egin nahi ez den eta egiten den poetika bat, hitzaren gurtzea, hitza hitz sotil, hitza agerbide.

Ondoren aitorpenaren tokia du liburuak: niaren inguruko hizkuntza literario garbia, osotasunez eta denboraren joanez —autobiografiatik hain hurbil— sorturiko hizkera poetiko garbi bezain sentikorra.

Denborak estutzen du, natura izan nahi du niak, eta denbora doan neurrian hitzak ez du estaltzen mina: “Ezin dut gozatu / lurraren gainean”.

Inork zalantza jartzen zuen Gandiaga klasiko bat genuela gure poesian? Adio liburu honek hizkera biluztu baten isla jarri digu gauzen sendoa agertzeko: klasikoaren lana!

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak