« Zergatik ez nauk maite? | Izena jarri »
Belarraren ahoa / Harkaitz Cano / Alberdania, 2004
Belarraren ahoa edo irudimenaren mintzoa Mikel Aierbe / Luma berrien eleak, 2005-05
Bitxia da Belarraren ahoaren abiapuntua; Adolf Hitler, Europa mendean hartu ondoren, itsaso zabala zeharkatuz doa Manhattanen jabe egitera, Charles Chaplin preso harturik. Ibilbide bera egin zuen Olivier Legrand-ek, 1886an Frantziatik New Yorkera Askatasun Anderea garraiatzen zuen itsasontzi bateko sotoan, polizoi. Ezin esan abiapuntua behintzat bitxia ez denik.
Munduak geruzatan eraikitzen direla irakur daiteke Harkaitz Canoren liburu berrian, gauzak gauzen barruan eta mundu txikiak mundu handiagoen baitan harilkatzen direla. Horixe bera da Belarraren ahoan eskaintzen dena, irudimena eta ironia oinarri dituen mundu txiki eta geruza berezi bat.
Irudimen eta ironia dosi handia behar baita Adolf Hitlerri gizon txikia deitzeko; edota Charles Chaplin gupidagabe torturatu eta zine mutuko komediantea egoera negargarri batean kokatzeko, edota Askatasun Anderearen koroa polizoi baten sehaska eta aldi berean kaiola bilakatzeko… Izan ere, hitzak baltsamo balira bezala erabiltzen ditu hainbat pasartetan Canok, beste zenbaitetan hitz horien atzean irakurlea aztoratuko duten labankadak ezkutatuko diren arren.
Eta hitzak indartzeko irudiez baliatzen da idazlea, hitzez eraikitako irudiez. Benetako irudi eta keinu poetikoak aurkitu daitezke Belarraren ahoa liburuan; idazmakinak, etxeorratzak, eskuizkribuak… mundu eta geruza txikien protagonista bilakatzen dira. Adibide bat aipatzearren, tortura gelako idazmakinaren eszena dugu, hitz guztiak bere baitan izanik ere mutu dirauen idazmakinarena hain zuzen.
Jolasa du ardatz Canoren liburuak, esan bezala irudimena eta ironia baititu oinarri Belarraren ahoak. Liburuko sarreran esaten den bezala, beti baitaude bi film (edo bi liburu); idazten dena eta bidean gelditzen dena. Bigarrena izaten omen da onena, ia beti. Eta letra larriz idazten den Historiako gertakariekin ere berdin gertatzen omen da: hainbat aldibereko xendra daude, eta irudimenarekin baino ezin ditugu denak eskuaretu… Irudimena eta ironiarekin mundu eta geruza txikiak sortuz agian.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi