« Kanpoko nahiz barneko gure mugetan preso | Gaitza »
Egia hezur / Juan Kruz Igerabide / Alberdania, 2002
Sakoneko errealitatea Javier Rojo / El Correo, 2005-02-02
Juan Kruz Igerabidek aforismo-bilduma idatzi du “Egia hezur” izenburua duen liburu honekin. Izenburuak berak markatzen du zeintzuk diren honelako literaturaren ezaugarri nagusiak. Zerrenda txikia eginda honela defini litezke: azaleko errealitatearen atzean (hau da, itxurazko errealitateri kontrajarrita), sakoneko errealitate bat daukagu, benetakoa; sakoneko errealitate honen eta azalekoaren artean paradoxazko harremana dago, beraz, kontrakoak izaten dira bi errealitate maila horiek; ironia ere onartzen da batzuetan, sakoneko errealitate hori espiritualitatearekin parekatzen denean eta errealitate materialetik gehiegi urruntzen denean; edonola ere, sakon zein azal, edozein errealitate beti da erlatiboa. Aforismoak batzuetan gregeriaren itxura hartzen du, eta irakurleari umore surrealista eskaintzen zaio. Bestetan, haiku baten aurrean gaudela pentsa genezake, ahapaldi horren itxura emango bagenio esaldiari. Mundu modernoa oso ondo ulertzen ez duen pertsona dirudi idazleak eta jainkorik gabeko erlijio batean sinetsi nahi luke. Ez ahaztu, dena dela, aforismoak hutsik dauden botilak direla, irakurleak esanahiz bete behar dituenak. Hitzek beti gezurra baitiote, esaldi honetan bezalaxe.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi