« Sekulako aurkikuntza | Izuaren basoa »
Birika zatiak / Xabi Borda / Susa, 2004
Hutsuneak Javier Rojo / El Correo, 2005-01-19
Xabi Borda poeta gaztea da, 1981. urtean jaioa, eta liburu hau, “Birika zatiak” izenburuarekin agertu berri dena, haren lehen poema liburua. Azken bolada honetan behin eta berriro erasotzen gaituen errealismo bortitza alde batera utzita, ez da Bukowskiren imitazio absurdorik egiten saiatzen. Horren ordez, tradizioaren arabera poetikotzat hartzen diren osagaietara jo du poemak egiteko. Gauzak honela, naturalezari buruzko aipamenak, eguraldiaren eta urtaroen erreferentziak (batzuetan poetak sentitzen duenarekiko sintonian, bestetan kontrapuntuan), denboraren igarotzearen gaineko hausnarketak aurki ditzakegu hemen. Ohiko osagai poetiko hauek erabiltzeak alde onak eta txarrak ditu. Izan ere, osagai hauek liburuaren poetikotasuna bermatzen dute, baina, honen ordainean, poetikotasun hori topikoaren gainean bermatuta geratzen da. Planteamendu postromantikoak (era sinple batez adierazteko) nabarmentzen dira honelako poesian, bakardadearen esperientziatik abiatuta, poetak barnean sentitzen duen hutsune baten bete beharra azaltzen baita. Honez gainera, “ZU” idealizatu baten presentzia ere aurki dezakegu batzuetan. Honelako poesia egin beharreko urrastzat har daiteke, poetak bere ahots propioa bilatzen duen bitartean.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi