kritiken hemeroteka

8.754 kritika

« | »

Joxe Mari Lopetegi, errepublikanoen bertsolaria / Joxan Elosegi / Paper Hotsak, 2004

Sekulako aurkikuntza Igor Estankona / Deia, 2005-01-18

Ironia ederra begi bistan egon denari aurkikuntza deitzea, baina historiak erdibitutako gorpuak biltzen darraigu herri honetan, eta non ez! Joxan Elosegiren ikuskera fina Joxe Mari Lopetegi irundarraren (1875-1942) bertso-lan argitara emanaren gainean pausatu da —“Irun Republicano”, “Tierra Vasca”, “Euzkadi Roja”…— eta bertsolaritzaren beste adar ahaztu bat ur-azaleratu zaigu. XX. mendeko lehen hamarkadetako zazpimila biztanleko Irun “txikiaren” zati handi baten ordezkari izan zen Lopetegi, herriko etxean zinegotzi, zein plazetan. Gizakien bideak, ordea, aztergaitzak dira. Txirritak goretsia eta gerra-ostean Basarrik babestua Parisko “Euzko Deia”n idatz zezan, orduko anai bertsolariengandik jasotako onespena gora-behera ez da inoiz egoki aztertu bere ekarririk. Mugimendu interesgarri bezain “arriskutsu” baten ordezkari izan zelako, nork jakin.

Baina mugimendu errepublikarraren barruan ere ez da erraza Lopetegi definitzea. Kontratista izan zen, behargina eta nagusia era berean. Karlistadetako urietan aterpea aurkitu zuen liberalismo bizi eta herrikoienaren oinordeko, artekaririk gabeko fedea praktikatu zuen. Euskal libertadeak maite zituen, askatasunen berme zen Erkalak —Errepublikak— bermaturik. Hendaian hasten zitzaion Frantzia, beste gehienei legez, baina hizkuntzak batzen zuen herri bat barrundatzen zitzaion Euskal Herria. Xenofobiaren kontra egin zuen, bakea maite zuen iraultzaren beraren gainetik, eta herriaren batasuna. Joxan Elosegiren azalpenak neurritsuak dira, eta ñabardura horiek guztiak errespetatzen dituzte. Edizio honen alderdirik onena da hori, bertsolariak berak kantatzen dituela bere egiak, eta ez zaiola ia ezer eransten darabilen hizkera garbi eta zintzoari.

Kalitate oso oneko bertsolaria izan zen Lopetegi, gainontzekoen lanaren irakurle eta entzule fina. Hamarreko nagusia zuen lanabes, eta bere sentimenduak herriaren gazi-gozuekin nahastean ulertzen zituen. Publikoaren kontzientzia handia zeukan. Berak jasotako makilakadak —gerrak eraman edo espetxeak ebatsitako semeak, adibidez— gutxitan erabili zituen makulu lez, entzuleen gogoetan sentimentuak barik ideiak landatu nahiko balitu legez.

Galtzaia iritsitakoan, Amikuzeko Arrueta-Sarrikorta herrira egin zuen ihes eta han hil zen, umiltasunez opatuz bere laguntasuna Lendakari Jaunari, justizia unibertsala egunero eta edozeinekin egin zuen bertsolari handi hau.

Azken kritikak

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Nagore Fernandez

Kantu leuna
Leila Slimani

Maialen Sobrino Lopez

Odola kantari
Unai Elorriaga

Mikel Asurmendi

Bihotzean napalma
Pol Guasch

Irati Majuelo

Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera

Aritz Galarraga

Zerua hemen
Oihana Arana

Ibon Egaña

Espekulazioak
Arrate Egaña

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Asier Urkiza

Fikziraultzaileak
Kamikaz Kolektiboa

Nagore Fernandez

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Maialen Sobrino Lopez

Ni, laiko
Markos Zapiain

Mikel Asurmendi

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Maddi Galdos Areta

Artxiboa

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

Hedabideak