kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Ipuin izugarriak / Askoren artean / Elkar, 2004

Izuaren basoa Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2005-01-21

Gaur egun euskaraz irakurtzen ez duenak nahi ez duelako da, edo hori iruditzen zait niri behintzat. Ez da aukera falta,; gero eta aukera gehiago dago irakurtzeko; idazteko dagoen bezala. norbaitek idazteko gogoa balu.

Ipuin izugarriak dira, zentzu batean jakina: ez dira denak izugarrizko ipuinak, baina bai izugarriak, denak edo gehienak, izu-eragileak izan nahi dutenak. Jeneroa da, zalantzarik ez; euskaraz gehiegi landu ez den jeneroa alegia; ezta erdaraz ere. Dena dela Edgar A. Poek idatzitakoak idatzi ondoren zertarako idatzi ipuin izugarri gehiagorik? Zergatik idatzi ipuin gehiagorik? Zergatik idatzi? Aurreneko bi galderen erantzunik ez badut, are gutxiago dut hirugarrengoarentzako halako bat konplitua eta biribila. Idazten dugu, barne zirimola batek bultzatuta, esan dezaket, itsasikarak eta lurrikarak eta bihotz-ikarak boladan dauden honetan. Begi-ikarak, bai; dena da begientzat eta begietarako, eta gainerako zentzumenen gozamenerako, horretaz askotan ez konturatu arren.

Xabier Mendigurenek egin du ipuinen hautaketa eta hitzaurrea. Bertan irakur daiteke ipuin bakoitza hautatua izatearen arrazoia; eta, arrazoi sakonetan sartzeke, liburuan ageri den idazleen zerrendak ezaugarri bat betetzen duela esango nuke. Gazteak dira asko, ez denak, azken belaunaldikoak ez badira ere, bai, behintzat, azkenetakoak horietako batzuk, gaur egun sona lortua dutenak: harkaitz Cano, esaterako. Eta horrek euskararen bizi iraupena ziurtatzen du, eta baliteke literaturarena ere. baina ez dakit. Nire pesimismoa baso bat da, eta ez du zuhaitz genealogikorik., ez arbasorik.

Idazleak honako hauek dira: Harkaitz Cano, Begoña Bilbao, Zorion Zamakola, Txiliku, Luis Fernandez, Ana L. Morales eta Julen Gabiria.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak