« Bidaia paraleloak | Giza kondizioa »
Ezinezko maletak / Juanjo Olasagarre / Susa, 2004
Gure lastak laxatzeko istorio paregabea Mikel Asurmendi / Irunero, 2005-01
Liburu guztiek, gutxi-asko, hainbat zantzu uzten digute gure baitan. Juanjo Olasagarreren “Ezinezko maletak” eleberriak baditu motiboak nire barrua ukitzeko nahiz hunkitzeko. Gure “gauzaz” ari da, alegia, “euskal gatazkaz”. Besteak beste, jakina, izan ere, zorionez, “gu” euskal eta politika baina gehiago bagara. Eleberria lekuko.
Eleberria Nafarroako Sakana eta Londresen kokatuta dago. Londreseko kontakizunak Sakanako herrixka batean iraganean ondutako istorioa garatu eta harilkatzen du. Sakanako Beriain mendiaren magala, Sakana alegia, berebiziko lekunea da niretzat, nerabezaroa han eman bainuen neurri batean.
Testuinguru horretan, borroka armatuan engaiatu diren —Harakin, Jexux Mari, Fermin eta Bazter— herritarrek protagonizatzen dute “Ezinezko maletak”. Etorkizun libre baten menturan, iraultza, independentzia edota sozialismoa helburutzat hartutako lau lagunen bizipenak kontatu dizkigu Olasagarrek. ETAko komando baten partaideak dira laurak.
Narratzaileak 90. hamarkadatik 80. hamarkadan Nafarroan gertatutakoak kontatu dizkigu eleberrian, Londresera bidaian kontatu ere. 20 urteko distantziak eta eskarmentuak ezin egokiagoak iruditzen zaizkit norberaren metamorfosia edota bilakaera esperimentatu eta ezagutzeko. Badaude, noski, motel-motel eboluzionatzen dutenak, baita —eleberrian gertatu bezala— hiltzea nahiago dutenak inoiz amestu dutenak helezina direla onartu baino.
Esan dezadan, alabaina, arrunt ados naizela utopia dosi batez bizitzearekin —eta areago 15 urte eta 30 urte bitartean— utopiarik gabe ezin baita ezer berririk ekarri mundu honetara. Baina ziklo bakoitzak bere utopien akabera berez ekartzen duelakoan nago.
Tira, eleberriak etsipen sorrarazi du askoren baitan. Nik zenbait herrikideek euskaltasuna bizitzeko duten moldearekin etsituta nagoenez, eleberriak ez nau batere etsitu. Ni neroni nolakoa naizen eta orobat euskaldun komunitate ttipi honetakoak nolakoak garen islatzen duten istorioek biziarazten naute.
Eleberriaren narrazioak zenbaitetan ituan jotzen du, bestetan ez horren erdian, bestetan huts egin ere. Eleberriaren eraikuntzaz ari naiz. Funtsari dagokionean, berriz, paregabea da nire gustuko. “Ezinezko maletak” eleberria ispilu egokia iruditzen zait.
Gure miseriak azalarazteak eta hausnartzeak “izaten” laguntzen digutelakoan nago, pertsona nahiz euskaldun gisara. Maleta pisuak dira euskaldunok daramatzagunak alajaina. Eleberri hau irakurtzeak lasta laxatzen lagundu diezazuke irakurle lagun hori!
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro