kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Begi-ikarak / Felipe Juaristi / Erein, 2004

Giza kondizioa Javier Rojo / El Correo, 2005-01-05

Felipe Juaristik nobela, haur eta gazte literatura eta poesia txandakatu ohi ditu bere literatur jardunaldian. Honetan, poesiaren txanda izan da “Begi-ikarak” izeneko liburu honekin. Juaristiren poema hauen bidez ez zaizkigu sentimenduak adierazten, edota, zehazkiago esateko, sentimenduak ez ezik, bestelako gauzak ere eskaintzen zaizkigu, sentimenduen gainetik nabarmentzen direnak. Poema liburu honetan, ideiez hitz egiten zaigu, giza kondizioaren inguruan hausnarketa egiten den aldetik. Izan ere, badirudi idazleak gizakia definitzen duena zer den bilatu nahi duela. Gauzak honela, Juaristiren poesian gizakia itxaropenaren eta minaren arteko lehian murgilduta ikusten dugu. Poesia abstraktua da, oinarrizko metafora batzuen inguruan biltzen dena. Argia, airea, urdina dira horrelako osagai metaforikoak, eta gizakiak horietara heldu nahi luke. Baina gaua, bakardadea eta mina indartsuagoak izan eta, horren ondorioz, batzuen desirak eta besteen errealitateak osatzen dute gizakien mundua. Ezkor hitza egokia izan liteke poesia hau definitzeko. Idazlea momentu guztietan saiatzen da nitasunetik aldentzen, kontatzen dena esperientzia pertsonaletik haraindiago baitago, orotara heltzen den giza kondizio hura islatu nahian.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak