« Giza kondizioa | Enpatiaren bila »
Antropologo bat Marten / Oliver Sacks (Xabier Olarra) / EHU, 2003
Zientzia eta literatura Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2005-01-07
Hitz jokoa egin dute bilduma honen izena asmatu dutenek. ZIO, Zientzia Irakurle ororentzat; hori da esanahia, ahazteke, ordea, “zio” hitzak euskaraz zer esan nahi duen. Alde horretatik begiratuta, izena polita da, aberatsa, esanahi anizduna. Ez alferrik dakarte argitalpen honetako ardura dutenek Platonen testu hau, Jokin Zaitegik itzulia: “Denaren zioak ezagutzea, inolako gauza zalakoan nengoen: zer-nola gertarazten dan, zer-nola amaratzen dan, zer dela-ta dan, izan ere”. Honaino iritsi den irakurleak, honez gero, zioa zer den ez badaki, alferrik arituko da zergatikoen edo denaren arrazoien bila.
Bildumaren helburua hitz ederrez adierazita daude. Hona hemen zati bat: “Azken mendeotan, ordea, ubide gero eta bereiziagoak eraiki dizkiegu zientziei eta letrei, eta aurkez aurke jarri ere bai inoiz biak, elkarren premia dutela ahazturik”. Alegia, zientzia eta letrak uztartu nahi dituen bilduma da hau, zientzia hitz ulergarriz ez ezik, literatura maila duten hitzez ere bai. Eta ez da erraza; izan ere, zientzialariek beren jerga erabiltzeko joera baitute eskuarki, halako hitz ulergaitzez bestelako jende klasetik bereiztearren. Jakina da zientzia elite baten fruitu dela eta fruitu horiek, teknikaren bidez, nonahi eta noiznahi zabaltzen direla, denera iritsiz. Baina , horretara jo nahi du bildumak, badira zenbait lan, zientziaren ikuspegitik begiratuta onak direnak, eta literaturarenetik begiratuta ederrak. Horietako bat da Oliver Sacksen hau. Bera gizartearen arazo psikikoez arduratzen da: denok ditugun arazoez, alegia. baina, era berean, idazle trebea da. Beraz, honetan asmatu dute bete-betean. Oliver Sacks-ek ederki biltzen baititu batean zientzia eta literatura. Ikasteko liburua ez ezik, gozatzeko liburua ere baita hauxe.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi