kritiken hemeroteka

7.399 kritika

Azken kritikak

« | »

Buda zoriontsuen etxea / Joao Ubaldo Ribeiro (Karlos Zabala) / Txalaparta, 2004

Buda zoriontsuen etxea Ana Unanue / Aizu!, 2005-01

Istorioa: sexu-esperientzia ugari eta askotarikoak izan dituen 68 urteko emakume baten ahozko testigantza da Ribeiroren nobela. Emakumeak denetarik probatu du eta irakurleekin partekatu nahi du bizitzan zehar ikasitakoa, horiek ere inolako mugarik gabe goza dezaten.

Emaitza: narrazio bikaina, ironikoa eta probokatzailea aldi berean. Genero erotikoak —edo pornografikoak, nahiago izanez gero— irakurlea aspertzea du arrisku handiena. Zineman gertatzen den moduan, literaturan ere bizigarri izan daiteke sexu eszena bat, baina bata bestearen atzetik lotzea eta irakurlea ez gogaitzea zaila da benetan. Narratzaile aparta izan behar da horretarako, eta Ribeiro bada. Ongi eusten dio testigantzaren ustezko ahozkotasunari —sarreran dioenez, berak emakumearen grabazioak transkribatu besterik ez du egin—, eta gogoeta zorrotz eta umoretsuz harilkatzen ditu protagonistaren sexu balentriak. Norbaitek pentsa dezake mundu guztiarekin larrutan egiten duen emakume hori ez dela sinesgarria, are gutxiago emakumeentzat dena debekatuta zegoen garai batean, baina ezin uka koherentea denik. Gazte denborako debeku giroa ez du gogoratzen gozatzeko oztopo gisa, are gehiago gozatzeko akuilu gisa baizik, eta hil arte eutsiko dio bere filosofiari (“bizitza larrua jotzea da”), harrotasunez eta inolako damurik gabe.

Azken kritikak

Moio - Gordetzea ezinezkoa zen
Kattalin Miner

Amaia Alvarez Uria

Itzuliz usu begiak
Anjel Lertxundi

Joannes Jauregi

Iturria
Unai Elorriaga

Aiora Sampedro

Zeldak
Elena Olave

Javier Rojo

Susmaezinak
Itxaro Borda

Estibalitz Ezkerra

Irautera
Castillo Suarez

Alex Uriarte

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Untz Ohe

Miñan
Amets Arzallus Antia

Irati Majuelo

Hiru gutun Iruñetik
Patxi Zubizarreta

Amaia Serrano Mariezkurrena

Poesia kaiera
Louis Aragon

Igor Estankona

Poesia kaiera
Louis Aragon

Javier Rojo

Goldsmithen ikaslea
Joxean Agirre

Txema Arinas

Poesia kaiera
John Berger

Igor Estankona

Zorioneko familia
Iñaki Irasizabal

Aiora Sampedro

Artxiboa

Azaroa 2019

Urria 2019

Iraila 2019

Abuztua 2019

Uztaila 2019

Ekaina 2019

Maiatza 2019

Apirila 2019

Martxoa 2019

Otsaila 2019

Urtarrila 2019

Abendua 2018

Hedabideak