« Zapiak eta hagak | Aljeriako gerran »
Belarraren ahoa / Harkaitz Cano / Alberdania, 2004
Aho zorrotza Igor Estankona / Deia, 2005-01-11
Bederatzi gudaontzik osatzen duten hirukiaren erpinean, Amerikak errendaraztera doa Hitler. Holokaustoa ere kontsumatu dela barrundatzen zaigu. De Gaulle neutralizatuta dago eta Londres, menperatuta. Liburuetan ageri diren mendebaldeko lider aliatu handiak ez ziren euren merituz gerra irabazteko gai izan —kontrakoa frogatzeko dago oraindik—. Baina “Belarraren ahoa” ez da gerta zitekeenaren gainean eraiki. Hasiera-hasieratik dauka amets puntu bat istorio itxuragabe honek. Eta historia sinesgaitzaren testigu, Olivier migrante zahar eta pobrea jarri du Canok, New Yorkera modurik harrigarrienean iritsia. Ez dizkizuet tripak guztiak kontatuko, ordea.
Harkaitz Canok “Beluna jazz” eta “Pasaia blues”en gainetik salto egin du beste behin, eta harako “Telefono kaiolatua” eta “Bizkarrean tatuaturiko mapak” haien lurraldera itzuli da. Beste behin egin duela diogu, kronologia buru-gogorra delako eta ezin hitz egin dezakegulako lehengo garaiaz edo oraingoaz. Canoren ibilbide narratiboan bi estiloak nahasten dira, zehatz eraginez gero momentu batez ura eta olioa nahasten diren gisan. Literaturaren Zubitegiak ondo baino hobeto bereizten ditu bere lanak, eta bide batez frogatu narrazio luzea dela iruditu zaigun “Belarraren ahoa” hala dela izan, hari zehatzik ez zuten beste liburu ameslari haien anaia hazitxoa.
Idatziko zuela uste genuen nobela dentsoa arbuiatu eta jokora bueltatu da berriro idazlea. Hustasun sentipen arin bat sumatu dugu harrapada bakarrean liburua bukatu dugunean. Gurea baino ez zen irudikapena nola beteko du, ostera, idazleak! Artean zentzuak ere ez du astirik izan subkontzienteari ohartarazteko Cano erdi-futuristaren aurrean gaudela beste behin: maleta marroi bat Samotraziako Garaipena baino ederragoa izan daiteke.
Dinamismoa, zehaztasuna ekidin gura duen hizkera arina, libre haizatzen diren irudiak, horra liburuaren ezaugarrietako batzuk. Horrela, bada, itsasontziak, idazteko makinak, etxeorratzak ageri dira eta gizakiaren askatasun egarria bezain zaharrak dirudite donostiarraren irudimenak marrazten dituenean. Zapalduen egonarria deskribatzen digu. Jazarritakoari betidanik eskatu izan zaiona opatzen zaio hemen: errukia eta karitatea, Olivier aguretua idazmakina bat erostera jaisten denean New Yorkeko kaleak bustitzen dituen ghettoaren tristeziaz gain.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro