« Aho zorrotza | Literatura »
Elektrika / Xabier Montoia / Susa, 2004
Aljeriako gerran Javier Rojo / El Correo, 2005-01-12
Xabier Montoiaren literatur ibilbidearen mugarri berria da “Elektrika” izenburua duen nobela hau, “Hilen bizimoldea” trilogiari amaiera jartzen diona. Honetan Aljeriako gerran kokatu du argumentua. Frantses armadako soldadu talde bat aljeriarren talde armatu baten atetik abiatu da. Hasieran edozein gudatan gertatzen den ohiko ekintza militarra badirudi ere, jazarpen honen kontaera garatu eta ia konnotazio mitikoak hartuko ditu. Batetik, aljeriar taldearen erasoak pairatuko dituzte frantsesek, jazarleak eta jazarriak nortzuk diren argi gelditzen ez delarik. Bestaldetik, Afrikako iparraldeko mendietan sartu ahala, frantses soldaduen basatikerien lekuko egiten gaitu idazleak. Infernuratze baten aurrean gaude, eta infernuratze honetan Jean Etxegoien izeneko pertsonaiaren presentziaren berri ematen zaigu. Iragan ilun, ezezagun baten jabe (gauza gutxi dakigu pertsonaia honek Afrikara joan baino lehen izan duen bizitzaz), baina erlijioaren eraginez kezka moralez beterik, bera izango da infernuratze horren adibiderik hautatuena, halako eran non nobela osoak azken lerroetan berak protagonizatuko duen eszenaren aurkezpen luzea baitirudi. Idazleak ohiko maila interesgarriari eutsi dio honetan ere.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi