kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Soinujolearen semea / Bernardo Atxaga / Pamiela, 2003

Soinujolearen semea Ines Buenetxea / Axular, 2004-04

Azken urteotan euskal literaturaren erakusleiho bilakatu den Durangoko Azoka aukeratu zuen Atxagak bere lana aurkezteko eta, antza “Soinujolearen semea”rekin maisuetan maisuak betiko agur bat luzatu omen dio bere biziaroetako bati. Ia 500 orrietan barna bere aurreko eleberrietako pertsonai eta istorio berrekarri nahi izan ditu Atxagak azkeneko aldiz Obabara, tarteka Daviden ahotik tarteka Josebaren ahotik, Obaban denboraren joan-etorrietan izandako gorabehera sozio politikoen berri aditzera emanez, berezkoa egiten dion esanahi bikoiztasunezko eta sinbolizaziozko hizkuntzaz baliatuta.

David Lekuona Imaz, soinujolen semea, Euskal Herriko herri bateko biztanleentako bat da; dei bedi Obaba herria, ezaugarriengatik izan bailiteke edozein. Baina ordea Davidentzat eta han bizi izan ziren eta direnentzat ere ez da edozein herri; aspaldiko partez badirudi baduela zentzurik soilik lotura afektiboengatik bada ere ezaugarri berezkoak izanagatik batberaren sorterriaren nortasun geografiko, historiko, sozial eta kulturalaren aldarrikapenak, alegia, gure aitonen seme garelako arbasoei zor diegun odolezko eta begirunezko adierak.

Ugariak bezain ezberdin eta paregabekoak dira eleberrian zehar agerpena daukaten pertsonai, lekuzko eta denborazko erreferentzi hala nola gertaera, gertakizun eta gertakariak, irakurketak aurrera egin ahal ehotzen doazenak Obabaren historiaren puzlea eratuz. Haien parean, berriz berezko esangurazko eta iraunkortasunezko oinarriak, eleberri osoan zehar dirautenak zeinen gain eraikitzen baitu Davidek bere gaztelu emozionala: lehenik, soinuaren irudia, Davidek bere aitarekin duen harremana azaltzeko. Soinua, euskal kulturak herri mailan duen adierazleetariko bat eta sarritan gutxietsia izan dena arruntegia zelakoan. Don Pedroren sonbreirua, ondoren, Alaskan dirua egin eta herriminak jota Obabara bueltatu zen indianoarena; 36ko guda piztean ihesari eman behar izan ziona liberala izateagatik. Davidek aitatzat duen bere osaba Juan kuttuna ere Ameriketan bizi da halabeharrez, eta David berak ere Stonehamera erbesteratu behar izango du, bere herria heriotzaraino bihotzean eramango badu ere. Azkeneko aipu berezia Davidek tximeleta edo berak dioen moduan mitxirrikekiko duen zaletasuna bereziarentzat. Tximeletak sortzez zuhaitz enborretan hazten diren zomorro itsusiak dira metamorfosi bitartez eder bihurtzen direnak eta handik gutxira betiko desagertu. Davidi ere zerbait antzekoa gertatzen zaio, nahastura eta ezinegonezko haurtzaro eta gaztaroko garaien ostean emakume atzerritar baten ondoan egonkortasuna lortzen duenean bihotzeko gaitz batek jota hil egingo da. Era berean, Bikandi, Iruaingo etxean hartzen dituen lagunetako bat, ETAkide eta taldeko buru, entomatologoa omen da eta Euskal Herriko tximeleten bilduma bat burutzea dutela aitzaki datoz Obabara.

Maisulanetan maisulan bat, ezin esan nezake besterik “Soinujolearen semea”ri buruz. Aurkezpen aldetik, parekorik gabea, Atxagak bere estiloari jarraiki, ele bakoitzak dioena ez baita esanahi duena, eta era berean esaldiak ere poliki eraikitakoak baitira. Bai edukiak garatzeko moduagatik baita eitea zaintzeko duen dotoreziagatik eta hiztegizko aberastasunagatik, hizkuntza idatziaren menperatzearen artea da Atxagarena, beti ere parekorik gabea.

Bukatzeko, iruditzen zait liburua erderara itzultzen bada zeresan asko ekarriko duela, baina era berean iruditzen zait askori eta askori argitu egingo dizkiela ikuspegiak eta beste askori zer erantzutekorik gabe utziko diela.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak