« Soinujolearen semea | Traizioak »
Batak ez du bestea kentzen / Gerardo Markuleta / Alberdania, 2003
Neurria Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2004-04-02
Bada sentimenduetatik eta sentimenduez egiten den poesia, baina poesia dena ez da sentimenduez ari ez sentimenduetatik ez sentimenduekin; bada sentimenduen aurka, matxinoen antzera, altxatzen den poesia, baina oso gutxitan lortzen du sentimendua baztertzea, hitzak, izan ere, berarekin baitarama bere sentimendu puska, urteetan pilatu den sentimendu puska, goroldioa zuhaitzetan bezala. Bestela, pentsatu behar genuke hitzak objektiboak direla, neutroak direla eta ez, gizakiaren lorpen guztiak bezala, gizakiaren araberako eta neurrikoak. Gerardo Markuletak ihes egin nahi du liburu honetan sentimentaltasunetik, edo sentimentalkeriatik, berdin da, eta lortzen du, liburua, hasieratik bukaeraraino, ongi neurtuta baitago, hitzen arrastoa zehaztuta eta bideratuta, ez daitezen beraiek gal eta galbidean jar idazlea. Baina ez da sentimendua desagertzen, ez ezkutatzen ere, hor dago, hitzen artean, bere burua noiz erakutsiko, bizitzari noiz helduko.
Bada, bestalde, poemotan, oso estimagarria den bertutea, neurria. Aristotelesek berak goraipatzen zuen bertute hori, poesiaren oinarritzat joz. Ordudanik neurria izan da poemaren neurgailu, klasikoen esanetan.Neurria, ez gehiegikeria ez gutxiegikeria ere. Neurria, bai irudian (esango nuke liburu honetan metafora asko ez dagoela, behar dituenak soilik), bai hitzetan (hitz-jokoak dituen arren, ez dago gehiegikeriarik horretan), bai esanahietan (harrigarria egiten dira poema batzuk duten sinpletasunagatik; gertuago aforismoaren edo erran zaharraren itxuratik), poemetan (guztira hirurogeita hamasei, hiru ataletan banaturik).
Hitzak eta ez-hitzak neurrikoak dira liburuan. Isiluneak ere bai. Ez dago hitz edergarririk, guardasol laranja kolorekoak bailiran; alderantziz, hitzak ere xumeak dira, baina adierazgarriak. Batak ez du bestea kentzen, adierazpideak infinituak baitira, esateko moduak ere bai, hitzak berdin, irudimena izanez gero, edo lan egiteko grina, poetarena egunero berritzen den ofizioa baita. Geldi egonik alferrik galtzen da.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi