kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Hamabost zauri / Karmele Jaio / Elkar, 2004

Bikoteak Javier Rojo / El Correo, 2004-12-08

Karmele Jaiok “Hamabost zauri” izenburuko narrazio liburua plazaratu du. Eta izenburuak iradokitzen duen moduan hamabost narrazio biltzen dira liburu honetan. Hamabost istorio desberdin, baina funtsean istorio bat eta bakarra kontatzen dutenak: gizon-emakumeen arteko bikote harremanak ezinezkoak direla. Izan ere, bikotea osatzen dute narrazio hauetako pertsonaia nagusi gehienek, baina bikote harreman horietan beti dago osagairen bat, bikotearen iraupena hausten duena. Zeloak, batzuetan; inkomunikazioa, ia beti; itxurakeria, behin baino gehiagotan. Honelakoak ikusten ditugu islatuta narrazio hauetan, harremana nola hausten den azaltzen zaigun bitartean. Alde honetatik liburua homogeneoa da. Pertsonaiek tragikoak izan nahi lukete, baina gehienetan funtsezkoena alde batera utzita ziztrinkeriekin bakarrik kezkatzen direnez, nahiko barregarriak gertatzen dira narrazio askotan. Idazleak komunikabideen munduan du lanbidea, eta honek, gertatu ohi den bezala, berehalako isla du bere idaztankera neutro samarrean. Narrazioren batean izan ezik, ez da lantzen idaztankera horretatik aldentzen den estilo berezirik. Liburu interesgarria bai, baina inpresioa uzten du euskal literaturan dagoeneko honelakoak maiz irakurri ditugula.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak