kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Itzalak / Iban Zaldua / Erein, 2004

Errealitatearen atzean Javier Rojo / El Correo, 2004-11-24

Iban Zalduak ipuinak edo istorio laburrak idaztea maite du. Ziurtasuna eta erraztasuna nabaritzen zaizkio honelako istorio txikiak kontatzen dituenean. “Itzalak” izenburuarekin argitaratu den liburuak horren adibidea eskaintzen digu. Bertan agertzen diren ipuinak laburrak dira, asko bizpahiru orrialdekoak, eta haietako batzuek idazleak idatzizko hedabideetan egiten dituen kolaborazioetan dute jatorria. Idazleak bestetan erabili izan dituen ezaugarriak agertzen zaizkigu honetan ere. Autofikziorako joera, adibidez. Askotan narrazio labur hauetako pertsonaia nagusiak idazlearen izen-deitura berberak ditu, eta idazlea da ofizioz edo afizioz. Batzuetan, Euskal Herriko errealitate “tipikoa” (hau da, gatazka politikoa eta honen ingurukoak) erabiltzen du ipuinen markoan, errealitate tipiko horren ezaugarri txiki bat bakarrik erabilita. Nahikoa zaio, adibidez, bizkartzainaren presentzia aipatzea sinekdoke baten indarrarekin errealitate horren erreferentzia osoa egiteko. Edonola ere, errealitatean osagai bitxiak, batzuetan fantastikoak, txertatzen jakin du idazleak, errealitate horretan ere pitzadurak daudela erakusteko. Ipuin laburren arloan euskaraz azken bolada honetan irakur daitekeenik eta hoberenetakoa da Zalduaren liburu hau.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak