« Errealitatearen atzean | Bizitzaren bide erdian »
Galeusca / Askoren artean / Pamiela, 2004
Antologia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2004-11-26
Honez gero, uste dut, euskaltzale orok badakiela zer den Galeusca. Urtero antolatzen diren topaketak dira, urte batean Euskal Herrian, hurrengoan Galizian eta hurrengoan Katalunian. Bertara biltzen dira hiru lurralde horietako idazleak, eta beti izaten da aukera elkar ezagutzeko, elkar ezagutzeko gogoa izanez gero, noski. Niri tristeak iruditu zaizkit beti halako topaketak: negar egiteko gogoa ere etorri izan zait behin baino gehiagotan, ikusirik zein indar gutxi dugun periferian bizi garenok, eta zein kasu gutxi egiten diogun elkarri. Kasua egitearena, jakina, etxean bertan landu beharko litzatekeen gaia dugu, baina hemen, besteetan bezala, nahiago kanpotarrari muin egin eta bertakoari muzin. Orokorki ari naiz, ez dadila inor asalda eta ez dezala pentsa ni Galeuscaren aurka nagoenik.
Duela gutxi izan naiz Galizian eta ikusi dut hango poesia distiratsua dela eta bizia. Emakume asko dago poesia egiten eta poesiak, gainera, hiritarrengana iristeko saioa egin du. “Prestige”ren arazoa gertatu zenean, poetak izan ziren mugitzen lehenak eta protesta moduan poetak bildu ziren eta irakurri egin zituzten beren poemak; folio zuriak gelditzerik balu bezala galipotaren belztasuna; edo behintzta zuritzerik balu bezala hainbeste barne gogo beltz.
Poesia hiritartu egin da Galizian; eta Euskal Herrian, ez. Katalunian ere ez, neurri handi batez. Izan ere, Euskal herrian poesia luxuzko kultura da, gutxiengo baten nahiak asetzen duena. Hori bai, poeta da hain estimatua gurean, ezen bere izena entzunez bizi baitaiteke pozik eta puzturik. Kulturaren miseriak, gurean, baina norbaitek salatuz gero, berehala jarriko diote inbidioso fama, erreta dagoela ere esango dute, jakinik erremina eta depresioa ordaindu beharreko fakturak direla gurean. Baina zer axola horrek? Poesia bada eta badoa. Baina nora?
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez