« Atzerabegirakoa | Atzerriaz »
Gau ertzekoak / Luigi Anselmi / Pamiela, 2004
Poesiaren magia Javier Rojo / El Correo, 2004-10-06
Luigi Anselmi poeta bilbotarrak poema liburu berri bat plazaratu du. “Gau ertzekoak” du izena, eta poliki-poliki galduz doan hitz poetikoarekiko maitasunaren berri dakarkigu. Zeren hitzak poesia bihurtzen baitira Anselmiren idazketa zolian, hitzak egunerokoak badira ere. Halako magia du idazleak. Liburu honetan, denboraren igarotzearen gaineko hausnarketa egiten du eta, denbora igarotzeaz bat, oroimenean bermatzeko beharra azpimarratzen da. Izan ere, horixe baita denbora igaro ondoren gizakiei gelditzen zaiena. Denbora igaro ahala, transzendetzian sinistu nahi luke, denborak heriotza ez beste helmuga bat daukala sinistu nahi luke. Baina hau egitea, antza, ezinezkoa zaio, buruak besterik azaltzen duelako. Gauzak honela, liburua ilunabarrean erdi ezkutuan agertzen zaizkigun irudiez bete du idazleak, puntu zehaztugabe batean egongo balitz bezala. Edota urtaroen aipamenen laguntza ere izan du, denbora beti zehaztugabetasun horren adibidea den udazken batera hurbiltzen baita. Luigi Anselmi modetatik kanpo jarri da, bere poesia egiten du, azken momentuko joerak zeintzuk diren kontuan hartu gabe. Zerbait esan behar du, eta esan egiten du, bere hitzekin, esan behar duen horri esker irakurleenganako zubiak eraikiz.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui