« Poesiaren magia | Zauriaren zornea »
Fitola balba, karpuki tui / Jon Gerediaga / Pamiela, 2004
Atzerriaz Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2004-10-08
Iruditzen zait liburu hau oharkabe iragan dela, izanik oharrez beterik eta azantza eta oihartzun eginez iragan diren beste liburu asko baino hobea, berean noski, poesian. Ez da harrigarri, gurean, Euskal Herriko literaturan, ohikoa da, beren buruak harro agertzeko moduko liburuak, ezinbestez, apalduak dira, eta berez, apal eta buru-makur ibiltzeko liburuak goraipatzen, Horixe da gure patua, hemen.
Izenburua arraroa den arren, bere aitzakia du. Hala baitio poema batek: “Orduan, egun baten,/ atzerriko hegazti ezezagun batzuek,/ garumbo sutrei niskiana/ ñigo-ñigo fitola talfu/ esaten zidatela iruditu zitzaidan./ Fitola balba, karpuki tui/ erantzun nien bapatean/ sekula santan esan ditudan/ hitz poetikoenak asmatuz.” Hitz horietatik dator liburuaren izenburua, arraroa bainoago arrotza, baina ikusten denez bere logika poetikoa du. Atzerriko giroa aipatzen du poetak, non ilargia ez den etxeko ilargi bera, zerua , mendiak, izarrak, eguzkia eta poetek erabili ohi dituzten beste hainbat jainko eta jainkosa ezberdinak diren bezala atzerrian. Poetaren hitzak dira, atzerria zer den oso ongi asmatzen dutenak.
Izan ere, liburuak badu atzerriko doinua, poesia liburu batzuek kostata lortzen dutena, bestalde. Hiria baldin badu gaia (ez baita ahantzi behar poema asko eta asko hiriek sortutakoak direla, eta hiriak anitz dira, ez soilik Bilbao edo Bilbo, baita Dublin edo Berlin ere), bada hiriaz haratago doan sentimendua, atzerrira doana, poetaren barne.-muinetatik sortutakoa, poetaren antzinako egoerarekin zerikusi duena, jakina baita poesian, antzinaz antzina eta orainez orain komunikatzen direla hitzak eta mitoak, desirak eta nahiak. Poesiak, garbi dago, ez du irtenbiderik gure mundu honetan eroso bizi nahi deunari, baian egion ditzake, liburu honetan egiten dituen bezala, galderarik oinarrizkoenak.
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi