« Gure autokritika | Piratak »
Nire aitaren fusila / Hiner Saleem (Juan Kruz Igerabide) / Alberdania, 2004
Nire aitaren fusila Ana Unanue / Aizu!, 2004-09
Istorioa: Hiner Saleem kurduak bere haurtzaroa kontatzen du liburu honetan. Narrazioa Saddam Hussein agintera iritsi aurreko garaian hasten da eta protagonistak 17 urterekin Iraketik ihes egin behar izan zuenean amaitzen da.
Emaitza: Nobela ederra eta harrigarria bere xalotasunean. Hiner Saleemek oso modu zinematografikoan kontatzen ditu haurtzaroko oroitzapenak —egilea Parisen bizi da gaur egun, zinemagile lanetan—. Gertaera ikaragarriak kontatzen ditu (hilketak, atxiloketak, jipoiak, mendekuak…), biktimismoan erori gabe, ordea. Gorrotorik ere ez zaio antzematen. Aitzitik, izugarrizko gizatasuna eta bizitzeko grina transmititzen du egileak. Gaztetxo baten ikuspuntu itxuraz inozotik kontatzen du Irakeko kurduen azken urteetako historia, eta bete-betean asmatzen du tonuan; batere artifiziorik gabe, samur-samur kontatzen ditu gauzak, oso modu poetikoan, eta ederki jasotzen du herri kurduaren eguneroko borroka, bizirik irauteko borroka alegia. Liburuak ihes egiten dio manikeismoari, egilearen begirada zorrotzak kurduen zenbait jokaera ere kritikatzen baititu.
Nabarmentzekoa: Alberdania argitaletxea oso bizkor eta arin ibili da Saleemen nobela euskaratzeko orduan (Juan Kruz Igarabidek itzuli du). Jatorrizko bertsioa, frantsesez, otsailean argitaratu zuten, eta ekainerako kalean zen euskarazkoa.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro