« Zalantza aldarrikatuz | Arbasoen oroimena »
Euskal klasikoen atarian / Patxi Salaberri Muñoa / Pamiela, 2004
Literaturaren aitzindariak A. de Amezaga / Bilbao, 2004-08
Antologia baten aurrean gaude. XX. mendera arte euskal letrek izan dituzten autoreen antologia, “atipiko samarra ziurrenik, baina edonola ere, gure literatur historiaren irakurketa ezohikoa egiten lagun diezagukeena”, edizioaren autoreak azpimarratu duenez. Etxepare, Leizarraga, Agirre, Kardaberaz, Munibe, Mogel (Juan Antonio, Bizenta eta Juan Jose), Fray Bartolome Santa Teresa, Duvoisin, Elizanburu eta Azkue, besteak beste, liburuan ageri dira. Ez ordea Oihenart; “ez zaio euskaraz idatzitako aitzinsolasik ezagutzen”, Salaberrik jakinarazten digunez. Hautatutako egile bakoitzari ataltxo bat eskaintzen zaio. Lehenengo eta behin berari buruzko datuak ematen dira, testuaren deskribapentxo batekin; ondoren, testua aurkezten da. Ez du ikutu handirik egin edizioaren egileak, bakarrik grafema zaharkituak indarrean dauden hizkietara eta ortografiara pasatu dira. Testu motak anitzak dira: gutunak, irakasteko kargua dutenei zuzendutakoak, “abisuak”, “gomendiozko kartak”, hitzaurre modukoak, euskalki bati buruzkoak, poesiak… Testu bat hautatzerakoan, Azkueren atalera jo dezakegu, non euskarari buruzko bere Berbaurrea aurkezten baitzaigu: “Euskera zaharra, euskera menditarra, urietatik igesi dabilen euskera marroiza, Errusiako Agintari baten bizia besoetan dabela dakusenean, asko, beharbada, harrituko dira; zeinda abarka ta txamarra zaharrez jantziriko baserritar bat, kapela baltz ederra buruan da zidarrezko kirtendun makila leun zerdena eskuetan dabezala, bailekusen…” Patxi Salaberri Muñoa arabarra Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da eta idazle klasikoak, batez ere Azkue, ondo ezagutzen ditu. Orain urte t’erdi Iraupena eta lekukotasuna. Euskal literatura idatzia 1900 arte argitaratu zuen.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui