« Neruda maitez | Sonetoak »
Egia hezur / Juan Kruz Igerabide / Alberdania, 2004
Zalantza aldarrikatuz Oier Guillan / Gara, 2004-07-31
Urrats bat gehiago eman du Igerabidek Egia hezur lanarekin aforismoen munduan sakontzen, pentsamenduan edo jakinahian sakontzearen pareko izan litekeen eginahala.
Aforismoena mundu ttipi bezain interesgarri eta zabala da. Erraza edo ohikoa da tankera ezberdineko testuetan aforismoen aztarnak aurkitzea, testuingurutik ateratako aipu moduan nahiz bestelako lerroentzat abiapuntu edo zutabe lagungarri gisa. Gutxitan jotzen da, ordea, haien bildumak modu zainduan kaleratzera. Agian aforismoek pentsamendua dutelako sarri oinarrian, agian denbora gehiago eman daitekeelako aforismo liburu ttipi bat irakurtzen eleberririk mardulena baino. Edo agian gehiegi pentsatu beharrak saltzen ez duelako, nork daki.
Aforismoen egileek hitz gutxitan kondentsatzen dute ziur aski hitz eta pentsamendu ugariren emaitza dena, kezka baten enbor hila aizkora zorrotzaz erasotzean ihes egiten duten ezpalen moduan. Kontrako norabidean doa irakurlearen lana ordea, ezpaletatik harago enborra bera bilatu behar baitu nahi izanez gero.
Irakurleak izan lezake, halaber, aforismo liburu bat eskuetan amen batean irakurri litekeela pentsatzeko tentazioa, testu laburrak eta maketazioak maketazio haien arteko zurigune luzeak aintzat hartuta. Igerabideren liburua eskuetan, ordea, gogora etorri zitzaidan berriz aforismo liburu bat abiadura bizian irakurtzea ezin zitekeela oso seinale ona izan, susmorako tartea uzten du horrek, bederen. Atentzioa esaldi borobil, jostagarrietatik landa lerro arteko edukiak harrapaturik nindoala, funtsezkoa suertatzen zitzaidan tarteka isiltasuna, geldiunea.
Tarteka irakurri litekeen liburua da agian, orriz orri, aipuz aipu salto eginez. Baina baita ere jarraian hasieratik bukaerara. Izan ere, bildumak hiru atal nagusi dituen arren, ugariak baitira barne eremuetan atzeman litezkeen hariak. Abiapuntu xehea dute aforismo askok, anekdotatik edo objektutik abiatzen dira zenbaiten zipriztinak, baina ez da hori joera nagusia.
Aforismoak, orohar, suertatzen ahal dira gogoetari ateak irekitzen dizkioten lerro multzoak, ala guztiz kontrakoa. Zentzu horretan, Igerabidek zalantza aldarrikatzen dueneko sentipena izan dut. Beste autore ezagunen aipuak ditu abiapuntu sarri, galderak zuzentzen dizkie berak haien hitzei gehitutako gogoetetatik. Aforismo itxien gaineko aforismoak dira hauek nolabait, aforismo itxien barnera sartu eta ateak irekitzen ditu, eta leihoak, airea sar dadin, aforismo horiek luzaroan itxirik egondako etxeak bailiran.
Hari ezberdinen amaraunean gai ugari geldituko dira harrapaturik, gizakiak aspaldian zentzuz betetzen saiatu diren hitz potoloen segida izango da: maitasuna, erlijioa, heriotza, ideologiak, artea eta salmenta, intelektualen funtsa, ausardia, beldurra, jainkoa, fedea, boterea, lehen eta bigarren mailako artistak, politika korronteak… zerrenda luze horretan murgildu eta irakurlearengan urruntasuna sor lezaketen maxima definitiboak nolabait ekidinez zalantza bilatzen du, susmorik sortzen ez dion zalantza. Zalantza aldarrikatzean humanoagoa, gertuagoa suerta liteke gogoeta. Zalantza ihesaldirako aitzakia izan gabe autoreak berak zalantza horien artean posizionatzeko tartea aurkitzen du. Liburuzale amorratu batek irakurritako testuen bazterrean izkiriaturik utzi dituen oharren antza hartzen du agian liburuak.
Aipu borobilen gainetik, kontraesanak bilatu eta azpimarratzen dituen lana da honakoa. Betiko erantzunen baitan galderak berreskuratzen dituen ariketa gozagarria, tarteka ezadostasuna sentitu ahal izateko bada ere.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi