« Hitzen arrastoan | Beraz dena da posible »
Erleen azken ziztada / Kepa Iribar / Erein, 2025
Denborak ez du dena aldatzen Jon Agirre / El Diario Vasco, 2026-03-14
Intriga, harridura eta sorpresa puntua sortzea funtsezkoa da laburki eleberri-beltz bezala sailkatzen den narratiban. Azkura hori izenburutik beratik sortzen du Kepa Iribarrek “Erleen azken ziztada” (Erein) eleberrian. Kostaldeko guneak ardatz hartuta berez urrunean geratzen diren historiako bi aro, Bigarren Mundu Gerraren azken uneak eta orainaldia, uste duguna baino askoz ere gertuago direnaren zaporea utzi du Iribarrek.
Aspaldikoak diren horiek, 1944ko abuztuan hasi eta 1985a arte doazenak, lehen pertsonan idatziak jasoko ditu irakurleak. Atal intentsoak dira, laburrak, eta 2025ean koka genitzakeen gertakariek ulertzeko gakoak direnak. Noski, hainbat pista ematen dituzte aurretik jazotakoak osatzeko edo datorrena aurreratzen saiatzeko. Tarteka amu nahasgarriak ere badira, halako jokoen zaleak direnen plazererako. Zeri heldu eta zeri ez asmatu behar.
Horrekin batera, kanpotik edo urrunetik erraz epaitzen diren hainbat gertakari edo jarreren bueltan gris asko dagoela erakusten da, “zer egingo zenuke zuk?” galdera erantzutea maiz erraza ez dela erakutsiz. Naziak baitira tartean, baina baita juduek pairatutakoa mendekatu nahi dutenak, gurean atzerritarrak eta migranteak beti ez baitira berdin ikusten nahi ez dituzten ultraeskuineko kideak, hauen itzalpean indarkeria baliatu nahi dutenak. Eta, noski, ilun horren guztiaren erdian argi printza piztu nahi dutenak. Haiek, tarteka ere, itzalak izanik.
Bigarren eleberria du Iribarrek “72 ordu” (2022) ostean, baina trama ulertzeko ez da beharrezkoa hura irakurria izatea. Harekin gozatu zutenek ezaugarri antzekoak aurkituko dituzte: euskara natural eta ederra, naturaz inguraturiko paraje ikusgarrien deskribapen apartak eta esatari bezala hainbatetan erakutsi duen umore eta ironia. Bada altxorra Uzta Gorria saila. Eta bada idazlea Kepa Iribar.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez