kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Amodiozko hogei poema eta kanta bat bakar-mindua / Pablo Neruda (Jose Luis Padron) / Gara, 2004

Neruda maitez Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2004-07-30

Aurten literaturaren mundua jai giroan bizia da, idazle askoren urteurrenak ospatzen baitira, eta urteurrenak, idazleena denean, aukera ematen du idazle horien bizitza aztertzeko eta haien lanak berrargitaratzeko. Neruda, Chejov eta Bashevis Singer ditut gogoan, bi Nobel Sari irabazle, eta maisua, ipuin laburretan noski.

Neruda poeta handia zen, eta Gabriel Celayak zioen moduan, poeta ozeanikoa, poeta erraldoia, ez fisikoki, noski, baina bai poetikoki. haren poesiak handitasunera jotzen du, gora, oso gora, zerura; edo bestela lurrean zehar zabaltzen da, lurraren muturra jo arte; eta desertuetan barrena ibiltzen da alderrai, desertu amaiezinetan. Dena zuen handi Nerudaren poesiak, arnasa, erritmoa, metaforak asmatzeko makina, handia eta, zehaztasunaren aurka, halako koka ezintasuna, adjektiboak eta metaforak, ihes eginik eta bakoitzak bere lurralde harturik, beren buruen jabe baino ez balira bezala. Bere libururik ezagunean seguru asko “Amodiozko hogei poema eta kanta bat bakar-mindua” hau izango da. Musikari askok hartu dituzte horko letrak eta musika duina jarri. Nola ahantzi Cuarteto Cedrónen hura, liburua irakurri baino lehenago poemak barne-muinetan sartzen zituztenak, irakurtzeko gonbitea eginez azkenik. bai, zerbait dute poema hauek, erori ez erori dabiltzanak, funanbulistak bezala, handitasunaren eta txikitasunaren aretan, edertasunaren eta itsuskeriaren artean zabaldutako sokan zehar. Cuarteto Cedrón izan zen lehena, argentinar doinu harekin, txiletarra zena kantatzen. Gero beste asko etorri ziren Neruda kantatzera, Pako Ibañez, Imanol bera ere bai besteak beste, eta gureak aipatzearren. José Luis Padrón ere gurea da, oso gurea, eta haren itzulpena irakurri ondoren benetan merezia du poeta izena. ez pentsa, edozeini eman ezina da, batzuek handi geratzen baitzaie halakorik eta besteei baldar.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak