kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Ezinezko maletak / Juanjo Olasagarre / Susa, 2004

Identidadearen bila Javier Rojo / El Correo, 2004-07-21

Juanjo Olasagarrek poesiaren alorrean bide aipagarria urratu ondoren, nobelaren alorrari ekin nahi izan dio. Ibilbide berri honen lehen emaitzak “Ezinezko maletak” du izenburu. Lau lagunen bizitza da argumentuaren abiapuntua. Behinola oso lagunak izan ziren horiek bide desberdinetatik jo dute bizitzan eta elkarrengandik urrundu dira. Ingalaterran bizi da lagun horietako bat eta hau hiltzean erdi lurperatuta zuten iragana berpiztuko zaie. Izan ere, lagunaren hiletara doazela, sortuko dira tirabira eta azken hogei urteotan gertatu diren aldaketak eta kontraesanak azaleratuko zaizkie. Nobela honen argumentua lehia baten inguruan gauzaturik dago. Alde batetik, herrian (Nafarroako Lekunberrin) geratu direnak daude; bestetik, herritik joan direnak. Baina kontrajarpen honek harantzago daramatza bertan planteatzen diren tentsioak, zeren, azken finean, erroak gorde baina iraganean geratu direnek eta iragana alde batera utzita beste bat izanda bizitza berri bati ekin nahi diotenek osatzen baitituzte bi multzoak. Izan ere, hemen, funtsean, identidadeaz mintzo baitzaigu, identidadea talde barruan edo norberaren izaeran bilatzeaz, alegia. Eta hau azaltzeko oso nobela interesgarria eskaini digu Olasagarrek.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak