kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Euskal klasikoen atarian / Patxi Salaberri Muñoa / Pamiela, 2004

Hitzaurre Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2004-07-16

Liburu kuriosoa da hau, bitxia alegia. Izenburua irakurrita euskal literaturaren historia bat dela ulertzen duena ez dabil erraturik; ez, baian ez euskal literaturaren historia soila. Badira, gainera, liburu honek baino hobeto betetzen dutenak beren historiatasuna. Pentsatzen duena testu hautaketa dela, bat gehiago egia esan behar bada, horrelakoak ere asko baitira gure artean, zorionez, denetik egon behar baitu gure bizitza honetan, pentsatzen duena testu hautaketa dela ez dabil oker, testu hautaketa baita, baian ez edozein testu hautaketa.

Honaino iritsita eta misterioaren errezela oraindik itxirik dagoelarik, uste dut badela ordua egia gordina esateko: liburua hitzaurre-hautaketa da. Horra hor liburuaren bitxitasuna. Garai batean, izan ere, idazleak, bere liburua irakurlearengana iritsiko ote zen kezkaturik, eta bere asmoak ongi ulertuko ote ziren arranguraturik, ohitura zuen sarrerako hitz batzuk idaztekoa, eskerrak emanez irakurleari, egindako ahaleginagatik, eta hori baliatuz bere asmoen berri ematen zuen.

Hitzaurre batzuk famatuak dira, Montaignerenak esaterako. Eta gure literatura txikian, Axularrena esango nuke guztietan famatuena eta ezagunena dela, “Gomendiozko karta”, Bertrand de Etxauz Tourseko Apezpikuari zuzendua. Baina badira beste batzuk, hain ezagunak ez izanik ere, interesgarriak direnak. Estebe Materrena esaterako: “Miretsiko duzue agian nik (Euskal Herrikoa ez naizelarik) Euskaraz eskiribatzeko ausartziaren hartzea”. Ez dago gaizki, garai hartan euskaraz ikasi zitekeela erakusten baita horrela, eta garai batean euskara ikasi bazitekeen zergatik ez garai honetan? galdetzen dut, baina hori beste kontua denez, utz dezagun bazterrean.

Eta zer esan Juan Inazio Iztuetak bere hitzaurre edo prologoan idazten duen honetaz: “Euskaldunai osasuna, zoriona eta betiko atsegina”. Bada, horixe.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak