kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Fitola balba, karpuki tui / Jon Gerediaga / Pamiela, 2004

Hitz misteriotsuak Javier Rojo / El Correo, 2004-07-14

Izenburu misteriotsua du Jon Gerediagaren poema liburu honek: “Fitola balba, karpuki tui”. Eta izen misteriotsu honek prestatzen gaitu bertan aurkituko dugunerako. Poesia ezin adieraz daitekena adierazteko saio bitxia da. Poesiaren balioak oso badaezpadakoak izan daitezke; poesia, hala ere, ezinbestekoa da. Jarrera ironikoa ikus daiteke honelako planteamenduan eta jarrera ironiko hau ez da poesiara mugatzen, bizitzaren aurrean ere halako ironia existentziala erakusten baitu liburu honek. Adierazpen landu eta zainduko poema liburua da hau, batzuetan oihartzun mitikoak dituena. Azken bolada honetan poesian oso maiz ikusi ahal izan dugu poetikotasunaren aurkako jarrera. Izan ere, batzuetan ematen du idazle batzuek ahaztu dutela poemetan hitzek oihartzunak izan behar dituztela, konnotazioa oinarrizkoa dela poesian. Hemen ez ordea. Jon Gerediagak, zorionez, badaki poesian hitzek misterioa gordetzen dutela. Alde honetatik, adibidez, aipagarriak dira soinuekin jolasean egindako poema batzuk: zehazki ezer adierazi ez arren, mundo oso bat iradokitzen dute idazleak asmatutako hitz ezinezko horiek. Analogia eta ironia dira poesiaren iturri nagusiak eta idazleak bi honetatik zerbait hartzen jakin du liburu eder hau egiteko.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak