« Stanislavskiren sistema | Arratseko ahotsak »
Burua txoriz beterik / Iñaki Irasizabal / Elkar, 2004
Belaunaldien gatazka Javier Rojo / El Correo, 2004-06-30
Belaunaldien arteko lehia beste ikuspuntu batetik erakusteko ahalegina nabari daiteke Iñaki Irasizabalen “Burua txoriz beterik” nobelan. Izan ere, belaunaldien arteko lehia hura lehia bera gaindituta egon behar zen momentu batean lehertzen baita. Alberto, hirurogei urte inguruko irakaslea, da protagonista, eta honekin batera bere hiru seme-alabak: Iker, berarekin bizi den seme gaztea, Arantza eta Markel, bizitza, aldez edo moldez, era independiente batez antolatuta daukatenak. Pertsonaia hauek guztiak lotzen dituen haria inkomunikazioa dela esan daiteke. Iker honen adibide ikusgarria da: aitarekin bizi den bakarra den arren, aitak ez daki ezertxo ere haren bizitzaz, eta istripu absurdo batean hiltzen denean, aita ohartuko da semea ezezagun bat baino ez zela berarentzat. Batzuetan topikorantz lerratzen da kontakizuna, bukaeran sorpresa batek irakurlea harrapatu arren. Idazlea ahalegintzen da narratzailearen ahotsean gertariei buruzko komentariorik ager ez dadin. Horretarako, gertakariak besterik ez du kontatu nahi, ikuspuntua objektiboa izango bailitzan. Baina halako teknika objetibista dirudien baino zailagoa izaten da, batzuetan narrazioa esanahi berezirik ez duten xehetasun garrantzi-gabeez betetzen dela ematen baitu.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui