kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Konpainia noblean / Anjel Lertxundi / Alberdania, 2004

Udaberriko hitzak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2004-06-25

Iparburutik gertu bizi diren herriek ba omen dute sinesmen bat oso tinkoa eta oso barneratua. Uste baitute, hotz handia dagoenean, hitzak izoztu egiten direla eta, pisuaren pisuaz, lurrera erori. udaberrian hasten omen dira zalapartaka eta hizketan eta airea zurrumurruz betetzen da, aspaldiko pasadizo barregarriz, ahantzitako minaren oihuz, aspaldi galdutako amodio baten oihartzunez. Horixe etorri zait burura Anjel Lertxundiren liburua hau eskutik eskura eta gogorik gogora erabili dudanean. Udaberria da, giroak asko epeldu du, zuhaitzak igaliz leher eta zapart egiteko zorian daude, gure bihotzak hanpaturik, eta hitzak noranahi joateko prest. Udaberria da eta aspaldiko istorioak ekarri dizkigu idazleak, neguan gordetakoak, negua oso txarra baita idazteko, karroinak eskuak zurrundu, tinta lehortu eta gogoa huts uzten baitu, elurraren eta haizearen konpainian. Aspaldiko hitzak hasi dira Anjel Lertxundiren zalgurdi honetan (liburu bat zalgurdi izan baitaiteke, edo itsasontzi edo ijitoen kanpamendu edo zernahi den ) trostan eta ibilbidean, aspaldiko hitzak beraiekin ekarriz aspaldiko kondairak, ele zaharrak, istorioak edo sasi-istorioak, ahozko tradizio deitzen den altxor horretatik berreskuratuak. tradiziorik gabe ez baitago modernitaterik. Tradiziorik gabe modernitatea hipermodernitate bihurtzen baita, ez postmodernitate, hori ez baita ezer, hori baita ezer ez izendatzeko hitza, baina hitzek ihes egiten dute, eta beren gorputza hartzen eta beren arima eskuratzen. Memoriarik gabe ez dago tradiziorik; hobe esanda, ahantziaren eta memoriaren lanik gabe ez dago ezer, hutsa baizik ez, ezerez oihukaria. Atseginak dira ipuinok edo narraziook edo direnak direlakook. Prosa landua eta taxuzkoa; baian era berean izotza bezain garbi eta aratza. nahi duenarentzat opari.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak