kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Blackout / Xabier Montoia / Susa, 2004

Bizirautea lege Javier Rojo / El Correo, 2004-06-23

Ia oharkabean, Xabier Montoia euskal literaturan ibilbide interesgarrienetako bat osatzen ari da poliki-poliki. Bere liburuek ez dute beste batzuek adina oihartzunik sortzen, baina gehienetan zerbait interesgarria eskantzen diote irakurleari, “Blackout” nobela honen kasuan bezala. “Hilen bizimodua” trilogiaren bigarren emaitza da liburu hau eta kontatzen zaigu nola moldatu zen Jean Etxegoien izeneko pertsonaia Parisen, nazien okupazioan zehar. Pertsonaia berezia, boxeoan aditutako kazetaria, bere benetako izaera ezkutatzen dakiena. Bizirautea da pertsonaia horren ikurra, eta horretarako, edozein egoerari egokitu behar zaio, nazien kolaborazionista bihurtu behar bada ere. Garai batean, gazte denboran, ideal gorenak bide zituen pertsonaia honek (halaxe iradokitzen da nobelan), baina horiek guztiak alde batera utzi ditu, munduaren aurrean zinikotzat jo daitekeera jarrera hartzeko. Honi esker lortzen du bizirautea, bere inguruan gertatzen denaren aurrean bihotz zimikorik sentitu gabe. Idakeran ere, ahalegin handia egin du idazleak, bere liburuari iparraldeko euskalkien kutsua emateko eta testua ahotsen korua balitz bezala aurkezteko. Nire ustez oso nobela erakargarria da, alde askotatik. Hitz bakar batean, desberdina.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak