« Mamu baten begiak | Bizirautea lege »
Orbaibar / Joxe Austin Arrieta / Kutxa, 2003
Gogoeta Jon Kortazar / El País, 2004-06-20
Isil isilean igaro zen iaz argitaraturiko liburu hau. Bila ibili nintzaion baina inon aurkitu ezin, eta azkenean heldu zait eskuetara. Joxe Austin Arrieta idazle handiaren Orbaibar liburua da, iaz Irun saria irabazi zuen testua.
Bere-berea den literatura mota egin du Arrietak aspaldidanik, eta uste dut inork ez duela hizkuntzarekin eta euskarekin jolas egiteko duen bere sen aberats eta handi hori ukatuko. Testuartekotasuna litzateke bere bigarren ezaugarria, irakurketak ongi hausnartu ondoren, erabiltzen ditu testuak, parodia gisa batzuetan, omenaldi gisa besteetan bere lan propioetan. Kristautasunak hausnarketaren harra utzi balio bezala, joera dialektiko eta askotan angustiaz osaturiko izaera pentsakor bat litzateke bere hirugarren ezaugarria.
Liburuak oso ongi adierazten ditu hiru ezaugarriok. Joxe Austin Arrietak hausnarketaren poesia egiten du, batzuetan hausnarketa bere egoera existentzialari buruzkoa da, beste batzuetan poesiaren senari buruz, eta maiz, poemaren diskurtsoari buruz, diskurtsoa bera aurrera jarraitzeko diskurtsoaren kiribiltzea maiz erabiltzen baitu espresio molde nagusi gisa. Esandakoa esaten denaren iturri bihurtzen du. Batzuetan metapoesia egiten duela ematen du, eta formak nagusitasuna hartzen diola mezuari, hizkera molde barroko baten agerbidean. Modernitateak bazuen estetizismoaren utopia, eta Joxe Austin Arrietaren poesiak jarraitu du bide hori.
Nerudaren etorri ezin geldituan agertzen da hiru zatitan banandu den poemategiaren lehen aldea. Hiru zatiok adierazten dute joera dialektikoa: Lehen egonaldia, Bigarren jardunaldia, Hirugarren ihesaldia, hiru mugimendu desberdin musika bailitzan bere poesia etorriaren adierazpena.
Eta horrela da izan ere, Rapsodiaren formulak aukeratu ditu idazleak bere sentipen kontrajarriei forma emateko. Kontrajarria da sentipena bai, Orbaibar inoiz itsaso izan zen bezala. Itxura, azala eta barne munduaren hausnarketaren arteko joan-etorrian mamitzen da poesia hau, eta hausnarketa horretan ez dira falta mundu ikuskeraren zertzelada bereziak. Lizardi eta Orixe, eta Juan Mari Lekuonaren —Gandiaga ahaztu gabe, noski— ikasbideak atzean dituelarik idazten du Arrietak poesia estetizista, kiribildu eta zenbaitetan, garratz hau.
Edizioa dela eta ohar txiki bat besterik ez zeren hain da txikia letra zenbait pasartetan nekeza baita irakurtzea. Mereziko luke edizio hoberik poesia molde honek.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi