« Gizakiaren zitalkeriaz | Hemingway-ren ibilaldiak »
Lurtarra da begiratua / Xabier Etxabe / Elkar, 2004
Biziko bagara zeru baten menturan bizi garelako Mikel Asurmendi / Irunero, 2004-06
JosAnton Artze poetaren hitzen arrastoan bazabiltza, hitzen ehun trinko eta leuna harilkatuko duzu inondik ere. Artzeren “Lurtarra da begiratua” hitzetatik abiatuta, Xabier Etxabe lurrean barrena ibili da, eta txitean-pitean zerua ukigarria badela erakutsi digu eleberri honetan.
Autoreak Jexux Zulaikaren bere aitona zenaren begiratua iltzatu digu gure baitan, liburuaren azaletik beretik. Begiratua lurtarra den aldetik, soinujole zuen aitonaren hitzak eta doinuak zerutarrak ote ziren ezagutzea daukazu, joan badoan mundu bati buruzko kontakizunen harian.
Soinujolearen ilobak —Xabier Etxabe, kasurako— iragan munduko istorioak mundu berri honen teknologiatik iragaziak paratu dizkigu. Izan ere, idazleak eskaintzen digun begirada lurtarra bada, irakurlearen begiradak are lurtarragoa izan beharko du liburuaren garapenari eusteko. Mundu berritu baten begiratu modernoa, alegia. Eta hau ez da liburuaren kalterako, aitzitik.
Irakurleak literatur zaleak jolas literario baten barnean eraman beharko du bere begiratua. Izan ere, amaren edo aitonaren begiratua lurtarra bazen, semea edo ilobaren begiratu berriak edota modernoak ez dio horregatik lurtarra izateari utziko.
Liburu honek giza kondizioaren hainbat alderdi ehundu eta iruten ditu. Horratx bat aipatu beharrean: iragan hurbil bateko begiratuak eta gaur egungo begiratuak bildu egiten ditu. Iragana geroan aurki dezagun funtsezko begiratua. Biziko bagara zeru baten menturan bizi garelako.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi