kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Esan gabe neukana / Agurtzane Juanena / Elkar, 2003

Literaturarik ez Javier Rojo / El Correo, 2004-03-24

Agurtzane Juanena Alustizak “Esan gabe neukana” izeneko kontakizunean gai gogor baten lekukotza eskaini nahi izan du; fikziorik gabeko kontakizuna da, beraz. Izan ere, idazleak kontatzen du nola 70ko hamarkadaren erdialdena, Franco artean bizi zelarik, atxilotu eta torturatu egin zuten komisaldegian. Horixe da gertakari funtsezkoena, eta horren inguruan biltzen da narrazio osa. Dena dela, ez gaude torturei buruzko narrazio soil baten aurrean. Edota beste era batez esateko, torturen kontakizunaz gainera beste zerbait dugu liburu honetan. Irakurleak kontuan hartu behar du datu bat: torturen kontakizuna garai hartan idaltzitako testu batean oinarritu da, baina testu berriagoak gaineratu dira, idazlearen pentsamenduak, iritziak eta hausnarketak eskaintzeko. Bi ikuspuntu nahasten dira, beraz, orduko gertakarien kontaketa hutsa eta batzuetan hotza, sentimenduak alde batera utzi eta gertakariei garrantzia osoa ematen diena, eta horren gaineko hausnarketa, askoz geroxeago egina. Eta azken honetan aurkitzen dugu, nire ustez, liburu honen atalik interesgarrienak, bertan petsona batek bere burua biluzten baitu. Bere bizitza osoaren ibilbideak, onerako zein txarrerako, oinarrizko gertakari hartan aurkitzen baitu zentzua.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak