« Oroimenaren oroimina | Literaturarik ez »
Isiltasunaren adabakiak / Karlos Linazasoro / Pamiela, 2003
Pentsamenduak inauguratzen Jon Kortazar / El País, 2004-03-21
Azken hamarraldian idazle interesgarririk sortu bada horixe da Karlos Linazasoro, traiektoria aberatseko idazlea, genero askotan aritua.
Orain, berari hain bitxi dagokion ironiaz beteriko Isiltasunaren adabakiak argitaratu digu. Gai bi aipatzen dira izenburuan: Isiltasuna eta adabakia. Irakurtzerakoan eta pentsatzerakoan hatz puntan dindilizka dagoen lumara etorritako oharrak aurkezten dizkigu; eta adabaki hitzarekin, agian, Juan San Martinen oroimena sortarazten du. Isiltasunak, ordea, esanahi handiak ditu: irakurtzerako bidean isilean jasotako oharrak baitira.
Hemengo esaldiek ez dute zerikusirik errefrauekin. Errefrauak gizarteak dituen ziurtasunak indartzeko sortu ziren; hemengo oharrok paradoxarekin, aurkikuntza estilistiko zein linguistikoarekin lan egiten dute. Apunteak, graziaz beteak. Horixe dugu gure liburua. Marra txiki bat, erosoa, isiltasuna mugetan eta erdian hitza.
Bada genero bat aipatzen, erreseina egiten oso zaila dena, hiztegiek, hain zuzen, material desberdinak biltzen dituztelako, bada, antzeko zerbaiten aurrean gaude. Aforismo liburu bat ere zaila da osotasun baten barnean kokatzen, eta batasun marra adierazten. Denetarik dago liburu honetan ere: poza, tristura, maitasuna… Bada, ez da dudarik, gai bat behin eta berriro adierazten dena: idaztea, idaztearen ofizioa eta hark dakartzan poza eta nekea.
“Idazle titularrak eta ordezkoak: ni bigarrenetakoa naiz” idazten du Linazasorok, baina bada garaia bere nagusitasuna aitortzeko, begia zorrotz eta idazkera erne dituen idazle baten aurrean gaudela esateko… pentsamenduak inauguratuz, topikoa berritzen dabilen idazle nekaezin baten aurrean.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez