kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Mandarin dotore / Du Fu, Wang Wei, Li Bai (Rafa Egiguren) / Paper Hotsak, 2003

Txinako olerkiak Jon Kortazar / El País, 2004-03-15

Du Fu, Wang Wei, Li Bai: Tang dinastiako hiru olerkari txinatar. Egiguren idazlea, Zumeta pintorea, Senperena musikaria: hiru euskal artista. Eta haren hitzen eta hauen gogoen arteko ezkontza dugu Mandarin dotorea, Gaztelupeko Hotsak etxeak ateratako proiektu borobil baten emaitza ederra. Liburua eta diskoa batera agertuz hainbat lan argitaratu dira gure artean, baina honelakorik gutxi ezagutzen dira.

Hiru ahalegin desberdin dira lanean ari direnak, baina helburua garbi lortzen dutenak. Agian, guri Egigurenen lana begiratzea eta irakurtzea tokatzen zaigu hemen, eta adierazi beharko genuke edertasuna mugitzen dela liburu honen orrialdeetan.

Egigurenek biografia luzea du Txinako kulturarekin lotua. Bere lehen poematik, ekialdeko estetikan jarraitu du bere lanak. Poesia liburuak atera zituen lehenik (Txipiroien bat edo beste, 1981, Mugarrien garraioan, 1986), eta Pekinen kokaturiko nobela bat ondoren, Ilargia putzuan ageri (1990), kontrajarpenez osatua.

Itzulpen honetan, bi hizkuntzetan ematen zaizkigu testuak, txineraz alde batean eta euskaraz bestean. Ohar batek poeten testuingurua azaltzen du liburua amaitzear dugula, irakurketa ahauldu nahi ez balu bezala. Baina olerkiak eta irudiak dira nagusi.

“Elkarri so, aspertu ezinik” irakurtzeko testuak dira, sotiltasunez, eta isiltasunez ehuna bihurturik, hitz bilakatuz. Esan omen da Txinako poesia pintatu egiten dela paperean. Hortaz, berezko zuen pinturaren laguntza, eta Zumetak ongi laguntzen du irudimena oroimina bihurtzen, hitza pintatzen, hitzezko irudia, irudi mentala, pinturazko materia egiten…

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak