kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Euskalkiak / Koldo Zuazo / Elkar, 2003

Euskalkiak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2004-03-19

Koldo Zuazoren liburu hau ez da edozein irakurlerentzat, nik uste. Dena dela, gero eta konbentzituago nago euskaraz ateratzen den edozein liburu ez dela edozein irakurlerentzat, denak baitira edozein irakurlerentzat. Kontua da ez dela jakiten seguru zein ote edozein irakurle hori. Lan filologikoa baita Zuazoren hau, euskalkiei buruzko saiakera hain zuzen, eta filologia da, denok dakigunez, euskaldunon zaletasunetako bat. Besteren batzuk ere aparteko tokia dute euskaldunon artean: sukaldaritza eta abarrak, baina ez filologiak duen indarraz.

Bestelako kontuetan sartu gabe, liburua baliagarria dela iruditzen zait, zehatza delako, grafiko eta adierazpen askoren laguntzaz, eta horrekin batera sakona da, ez baita azaleko hitzetan geratzen. Areago, harantzago doa, Koldo Zuazok eusten baitio euskalkien beharrari, euskara batua aberasteko orduan. Nik ez dut uste inor dagoenik euskalkien aurka, teoriaz bederen, nahiz dakidan euskalkien azterketa eta ez dela egokiena izan euskararentzat. Gehiago saiatu gara hiztegigintzan, esaterako; baina arlo horretan ere bere garrantzia dute euskalkiek, haiek baitira hitzen iturburu, eta haiek seinalatzen eta markatzen hitz bakoitzaren ibilbide eta jira-bira.

Hitzak baitira, finean, hizkuntzaren, edozein hizkuntzaren sostengu eta oinarri, eta hitzak, biziak dira, edo behar lukete izan, eta bizidunak eta bizitza daramate batetik bestera. Oso bitxia da hitzekin gertatzen dena, oso bitxiak baitira gure euskalkiak. Eta oso bitxia Zuazoren saiakera hau, bitxikeri asko aipatzen baititu euskalkiei dagokienean. Eta liburu hau irakurrita konturatzen gara euskara, berez, oso aberatsa dela, ez dela Europako hizkuntzarik txiroena, zaharrena bada ere, zaharberritu egin baita, denborarekin batera. Pozteko liburua da, nahiz ez dakidan behar bezain erabilia izango ote den. Baian zalantza hori edo antzekoak aspalditik daramatzat barnean, kendu ezinik.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak