kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Izozmendiak / Juan Ramon Madariaga / Susa, 2003

Beroa Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2004-02-27

Beti dago zerbait berria Juan Ramon Madariagaren liburu bakoitzean, eta badakit batzuentzat “berria” ez dela “on”aren sinonimo, baizik eta antonimo. Ni ez naiz, ordea, iritzi horretakoa, uste baitut poeta bakoitzak bere bilakaera duela, eta bera gero eta helduago (edo zaharrago) den neurrian, denborak ez baitu barkatzen ez inor eternitatearen kaian uzten, beti gazte eta loretsu, haren poesiak behar du gero eta gazteago, gero eta berriago izan. Hori da bilakaera zintzoak eskatzen duena. Esan nahi dut Juan Ramon Madariagak baduela bere burua gainditzeko gogoa, azkenik argitaratutako liburu atzean uzteko asmoa, nola uzten dituzten mendian dabiltzanek atzean kanpamenduak, gailurrera iritsi arte. Metafora ez da debaldekoa, poeta mendizalea baita, eta ez edozein mendizale.

Izenburuak ematen du horren berri argia, izozmendiak mendi altuetan aurkitzen baitira, tenperatura oso hotzetan. Eta, esan bezala, poeta kirolzalea bada ere, denok gehiago ala gutxixeago bizitza den kirol honetan zaletuak garen neurrian, poema liburu honek badu zerikusirik kirolarekin; bizitzarekin, eguneroko bizitzarekin baino gehiago ez ordea. Eguneroko bizitza gogorra baita, eskalatzaile trebeenarentzat ere, eta bere arrastoak uzten ditu gure larruan, gure larru azpian, gure bihotz azpian, gure azpiaren azpian.

“Egun batzuetan behar bezala bizitzeko dosia/ okertzen duzu eta/ zubietatik tristeziak jota begiratzen diezu/ ur azalean nabigatzen ari diren/ gutunazal, arrain, eta amodio itzuriezinaren latexari”. Tonua da gustatu zaidana; tonu leun eta malenkoniatsua, tonu gertu hizlaria, musika ezagun hori, kaleko txerpolariarena bezalakoa. Poetak badu nori zuzendurik bere poemok, eta horrek distantziarik eza dakar, izozmendietako hotz urdinetik urruntzera darama, berotasunaren bila, hitzen habian, hitzen muinetan, aurki daitekeena, edo bestela, amodioan, maite diren pertsonarekiko hurbiltasunean. Hortik erreferentzia puntualak, doinu suabea, inozoa, metafora ulergarriak, konparazio begi bistakoak: hitzak ere misteriorik gabeak diren bezala, baina hala ere dotoreak eta beroak. Izan ere, berorik gabe ez baitago bizitzarik, ez poesiarik.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak