kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Dardaren interpretazioa / Harkaitz Cano / Olerti Etxea, 2001

Ahotsak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2004-02-20

Hiri bakoitzak bere hotsak eta bere ahotsak ditu. Hotsak ez dira beti ezaugarriak gertatzen, ihes egiten dute zentzumenei, adi egonda ere, zaila dena, bestalde, hirian, zentzumenak zabaldu egiten baitira noranahi eta nonahi, eta zabaltzearekin batera sakabanatu, eta hala gerta daiteke, begiak erakusleiho bati erreparatzea, eskuak lurrean aurkitutako harri txintxar bat ukitzea, belarriak, urrutiko parke batean kantari ari den txoriari emana izatea eta oinek, inori ez ezer galdetzeke, beren bidetik joatea, oinek, ohituraz eta urtetako eskarmentuz, egiten duten modura. txoriak kantatzen duen bitartean gerta daiteke biolin-jotzaile bat egotea, izkina batean, Mozarten doinu bat joka, oinetan kapelu hutsa, diru gabea, eta begirada ere beharbada tresnari darion musikari ez emana, baizik eta inguruan dauden edo ondotik igarotzen diren gizon-emakumeei adi. Adimena da zentzuen gidaria, antiagoaleko jakintsuek ziotenez, tartean Heraklito Ilunak, ulertzen ez ziotenez hala deitua, baina zalantza dut ez ulertzearekin batera ez ziotela aditzen, ez ziotela entzuten, ez zutela ikusten, ez zutela ukitzen, ez zutela oinez ibiltzenm, edo erabiltzen, noski.

Poeta bakoitzak bere hotsak ditu eta bere hotzaldiak. Beroaldiak baino gehiago ote ezin jakin, poeta bakoitzak bere hemisferioak eta iparburuak baititu, eta ez dago bi poeta horretan berdinak direnik, alegia latitude puntu berean direnik, eta latitudea gauza serioa da, noski, meridianoa baino serioagoa, altitudea baino benazkoagoa, eta han galtzen dena galdua da betiko, edo bestela bidali beharko diote edozein Stanley haren bila, I suppose. Harkaitz Canok bere ahotsa du, eta bere hotsa. Ahotsa liburu honetan entzun daiteke, KDa baitakar entzuteko, eta hotsa bere poemetan dago, poema hauetan dago, antologia bat konplitu samarra, antologiak oro diren modukoa, erretratu txikia, zer izan garen eta zer garen adierazi nahi duena, batez ere zer izan garen, aspalditik atzo arte. Atzodanik gaur arte munduak bere ibilera egin baitu, gu konturatzeke, ez baitugu hotsik entzun.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak