kritiken hemeroteka

8.829 kritika

« | »

Manila konexioa / Jon Arretxe / Elkar, 2003

Maskotaren bila Javier Rojo / El Correo, 2004-02-18

Jon Arretxek nobela berri bat, “Manila konexioa” izenburua duena, aurkeztu digu. Hasierako planteamenduan liburu honek Patricia Highsmith-en nobela ezagun baten parodia dirudi. Izan ere, gaizkile batzuek emakume aberats baten maskota bahitu dute, honen truke ordainsaria eskatzeko. Emakumeak ikertzaile pribatu bat kontratatzea erabakitzen du bahitzaileak bilatzeko. Parodia da nobela beltzen parodia, adibidez, ikertzailea eta honen laguntzailea ez baitira, egia esan, oso trebeak, eta zeozertan asmatzen badute, kasualitate hutsez izango da. Gauzak honela, nobela honetan kontatzen dena marrazki bizidunetatik edota komikietatik hurbilago dago (ikertzaileek Mortadelo eta Filemonen antza handia dute) beste edozein gauzatatik baino. Edonola ere, Jon Arretxe oso idazle trebea da honelako istorioak gauzatzeko, behin baino gehiagotan erakutsi duen bezala. Kasu honetan ere bere irudimenak ez dio hutsik egin eta nobela argumentu korapilatsua duena, egitea lortu du. Argumentuaren tonua, bestaldetik, azken aldean pixka bat moteltzen da, baina literaturan denbora-pasa arina bilatzen duenak badu nora jo, idazle honen zaleak ez baitira dezepzionatuta sentituko.

Azken kritikak

Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo

Maddi Galdos Areta

Erreplika
Maialen Berasategi Catalan

Asier Urkiza

Gorputzen aldiriak
Nerea Arrien

Nagore Fernandez

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Erreplika
Maialen Berasategi Catalan

Ibon Egaña

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak