« Mallonaren berbaroa | Bizipozetik »
Harri txintxolak / Jean Louis Davant / Elkar, 2003
Poesia errotsua Javier Rojo / El Correo, 2004-01-07
“Harri txintxolak” da Jean-Louis Danvantek orain arte euskal literaturaren alorrean egin duen ibilbide luzearen azken emaitza. Poema liburua da oraingo hau. Eta euskal poesiaren berri duen irakurlea berehala ohartuko da Davanten ahotsarekin datorkiguna ez dela azken urte hauetan hegoaldeko idazleen artean nagusi diren joerekin bat egoten. Baina honekin ez dut esan nahi Davanten poesia berria denik. Honetan, beste gauza askotan bezala, hegoaldekoen eta iparraldekoen tradizioak oso desberdinak baitira. Era matizatuagoan esateko, batzuek nahi luketen baino desberdinagoak. Poesia klasikoaren oihartzunak dakartza Davanten poesiak. Aipagarria da sonetoen erabilera, ahapaldi hau klasizismoaren indizetzat hartu izan baita gure artean. Bestetan, ahozko literaturaren tradizioan bermatu nahi izan duela ematen du. Poesia aberkoiaren eta naturalezaren aldarrikapenaren artean mugitzen dira askotan bertako poemak, tonu malenkoniatsu batez zipriztinduta, denboraren igarotzeak ezinbestean dakartzan aldaketek horretara bultzatuta. Tonu hau ikusgarria da euskal idazle batzuen omenez egindako poemetan. Liburu honetako poesiak aspaldikoaren itxura izan dezake, baina ez dago dudarik poesia errotsua dela.
Bakea, bakea
Xabier Montoia
Asier Urkiza
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Nagore Fernandez
Martxoak 3
Jon Martinez Larrea
Maialen Sobrino Lopez
Silueta
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Etxe bat Husaviken
Uxue Juarez
Irati Majuelo
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Paloma Rodriguez-Miñambres
Diesel
Bertol Arrieta
Joxe Aldasoro
Zer egin Miranderekin?
Askoren artean
Mikel Asurmendi
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Asier Urkiza
Ni, laiko
Markos Zapiain
Nagore Fernandez
Zorretan
Agurtzane Intxaurraga
Maialen Sobrino Lopez
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Jon Agirre
Emognosia
Mitxelko Uranga
Mikel Asurmendi