kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Harri txintxolak / Jean Louis Davant / Elkar, 2003

Bizipozetik Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2004-01-09

Idazleak berak diosku aitzin ohar gisa idatzitako testuan izenburua frantses ipuin batetik hartua dela. Mutil koxkor batek, basoan zebilela, oihan erraldoian ez galtzeko, sakela beterik hartxintxar zuriz, legar harri aleak erein zituen, joatean, eta halaxe lortu zuen itzultzea. Eta irudi ona dela iruditzen zait liburuaren nondik norakoa adieraztekoa. Perraulten ipuinean, Davantek aipatzen duen horretan, izan ere, mutilak lehendabizi ogi papurrak erein zituen eta zeruko txori eta hegaztiek jan zituzten. Harria beti izan da sendoagoa ogia baino eta lurrean ereinda zerbait da, txoriek eta hegaztiek jango ez dutena, bidea erakutsiko duena itzulera galbide izan ez dadin. Eta iruditzen zait poema bakoitza hartxintxarraren modukoa dela, harri txintxolaren modukoa, poeta jin dadin eta itzul ere bai, galerarik gabe.

Lau zati ditu liburuak, gaika baitago banaturik: urtaroak, sorterria, herrimina, bizi-mina, omenaldi. Azken zatia, interesgarriena nire iritzirako, lagunei eskainia da, hildako lagunei alegia, omenaldi gisa. Baina liburuko poema gehienak dira omenaldi, bizitzari batez ere, bizipozak bultzatzen baitu poeta idaztera, bizipozak eta inguruarekiko maitasunak.

Liburua irakurrita konturatu naiz zein desberdina den alde bateko eta besteko poemagintza, mugaz haratago edo honatago idazten dena. Kultur erreferentziak, harri txintxarriak horiek ere, desberdinak dira batean eta bestean. Irakurri besterik ez, Parnasoa izeneko poema, koblarien omenez, Etxahun Iruri, Ligetx, Xalbador eta Pierre Topet xaharrari kantari, hamalaukoetan, alegia sonetoetan, poema liburuan erabilien den bertso-moduan. Alde horretakoak lotuago baitaude lurrari, hizkuntzari, naturari ere bai, alde honetakoak baino. Lotuago euskal poesiaren forma tradizionalei, bertso-moduei, esamoldeei alde honetakoak baino. Baina aitortu behar dut galdua dugun xalotasuna aurkitu dudala Davantenean, aspalditik datorren kantuarekin batera.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak