kritiken hemeroteka

8.528 kritika

« | »

Zoririk ez / Imre Kertész (Urtzi Urrutikoetxea) / Elkar, 2003

Zoritxarra Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2003-12-26

Imre Kertész lekukoa da, Europan XX, mendean gertatu izan den sarraskirik handienaren lekuko, Auschwitzen lekuko, Buchenwalden lekuko, gizakiak gizakiari eragindako sufrikariorik latzenaren lekuko. Eta lekuko izateaz gain, idazteko kemena izan zuen, ikusitakoaz eta bizi izandakoaz: Zoririk ez liburua, eta beste batzuk ere bai. Lekukoa izatea eta lekukotasuna ematea gutxi batzuen zoria izan zen, dena dela, asko eta asko hil baitziren beren lekukotasunaren berri emateke. Eta beste batzuek lekukotasunaren zamari eutsi ezinik, beren buruez beste egin zuten: Primo Levik, Jean Ameryk, Paul Celanek, besteak beste. Paul Celanek idatzi du kontzentrazio-zelaietako bizimoduari buruz idatz daitekeen poemarik gogorrena eta ederrena ere bai. Bestalde, hor daude Semprunen liburuak, Buchenwaldeko esperientzia kontatzen dutenak; edo Primo Levirenak, eta beste askorenak ere bai. Vassili Grossman idazlea Treblinkara iritsi zen sobietarrekin eta Treblinkako infernua idatzi zuen.Vassili Grossamanek idatzi zuen dena genekiela Treblinka eta Auschwitzi buruz, baina ez da egia. Ez dakigu dena, ezin baitaiteke dena jakin. Ez dakigu zer pentsatzen zuten borreroek, ez dakigu zer sentitzen zuten hil zirenek, ez dakigu. Irakurri beharrekoa liburua da Imre Kertészen hau, “sufritzen ari direnen” alde idatzitakoa baita. Eta ez dira nahastu behar “sufritzen ari direnak” eta “biktimak”. Biktimek utzi egin diote sufritzeari. Gaur egungo artistak, bere lana benaz hartzen badu, ezaren aldeari begiratu behar dio, sufritzen ari direnekin bat egin arte. Horregatik da liburua den bezalakoa, esaldi bakoitza aztertu eta gogoeta egin ondoren idatzia. Minaren erdian mina ekarriz gure gogora. Minaren oroitzapenak bultzaturik idatzi baitu Kertészek. Ez da, ordea, nobela autobiografia, autobiografiak duen zentzurik estuenean hartzen bada. Ez, asko jarri du beretik obra honetan, eta besteenetik, zalantzarik gabe. Eta itzultzaileak (Urtzi Urrutikoetxeak) ere lan handia egin du, liburua euskaraz jartzen.

Azken kritikak

Izena eta izana
Jon Gerediaga

Asier Urkiza

Amok
Stefan Zweig

Nagore Fernandez

Auzo madarikatua
Felix Urabayen

Jon Jimenez

Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell

Amaia Alvarez Uria

Olatuak sutzen direnean
Haritz Larrañaga

Joxe Aldasoro

Bisita
Mikel Pagadi

Mikel Asurmendi

Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell

Asier Urkiza

Eresia
Goiatz Labandibar

Nagore Fernandez

Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Borrero txiki bat
Xabier Mendiguren

Mikel Asurmendi

Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain

Jon Jimenez

Txori Gorri. Andre siux baten idazlanak
Zitkala-Sa

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Profilak (Mugetan barrena)
Amaia Iturbide

Paloma Rodriguez-Miñambres

Paradisuaren kanpoko aldeak
Bernardo Atxaga

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

Hedabideak