« Pertsonaia zalantzatiak, eleberri sendoa | Errespetua eta beldurra hurbilegi daude »
Haurdunaldi oharrak / Yoko Ogawa (Iker Alvarez) / Igela, 2025
Zure partez, ahizpatxo! Ainhoa Aldazabal Gallastegui / Argia, 2026-02-22
Yoko Ogawa idazle japoniarra prolifikoa da literaturgintzan. Hamarnaka liburu ondu ditu 1988an bere lehenengo liburua idatzi eta argitaratu zuenetik. Hainbat sari eta errekonozimendu jaso ditu, bai Japonian, baita nazioarteko mailan ere. Honako hau 1991n argitaratu zuen nobela motza da, Haurdunaldi oharrak.
Ahizpa txikiak ahizpa nagusiaren haurdunaldiari buruzko oharrak —beldurrak eta zalantzak, goragaleak, usainei nazka— jasotzen ditu eguneroko forma duen liburu honetan. Zortzi hilabeteko denbora tartea erregistratzen du, ahizpak haurdun dagoela dakien egunean hasten da eta erditzen den egunean amaitu.
Tentagarria izan daiteke liburuaren gaia horretara mugatzea, baina liburua hori baino askoz gehiago dela esango nuke. Egunerokoa lehenengo pertsonan idatzita dago, eta beraz, kanpo begirada batetik egiten da haurdunaldiaren erregistroa. Haurdunaldia, baina, anekdota bat da, aitzakia bat. Izan ere, egoera horrek pertsonaien arteko tolesdurak erakusteko aukera ematen dio ahizpa txikiari: poza eta ilusioa esperoko genituzkeen lekuan, pertsonaien apatia eta beraien arteko distantzia, komunikazio falta somatzen ditugu. Liburuak aurrera egin ahala, gainera, tentsioa areagotu egiten da, inflexio puntu bat baitago.
Ahizpa biak eta etorkizuneko aita etxe berean bizi dira eta horrek egoera gertutik bizitzeko aukera ematen dio ahots narratzaileari. Koinatuaren pasio falta azpimarratzen du behin baino gehiagotan, haurdun dagoen ahizpa bere onetik irtenda dagoen emakume bat balitz bezala islatzen du eta bere burua agerian uzten du: inbidiak barruak jaten dizkiola ondorioztatu dut nik. Esan gabe esaten du berak.
Tonuetan aberatsa da liburua: gehienetan hotza da, aseptikoa. Baina ironikoak diren pasarteak ere aurkituko ditugu.
Estiloa da Ogawaren lanetan elementu azpimarragarrienetako bat. Detailez —adjektiboz— betetako deskribapenak dira nagusi liburuan, giro, paisaia, egoera emozional eta pertsonaien profil zehatzak esakintzen dituelarik: “Apurka-apurka, berdea eta zeruko distira begi-barrunbeetan nahasten zitzaizkigun anil kolore bihurtzeraino” (7.orr). Irakurketaren tenpoa moteldu egiten du horrela; geldoa da, pausatua halabeharrez. Horretaz gain, poetikoa da narrazioa, irudiz beterik aurkituko dugu testua, natur elementuek protagonismo handia hartzen dutelarik: “Lorategian gaueko zerura begira bakarrik jatean, bake handia sentitzen dut. Udaberri hasierako gauak ez dira batere hotzak, samurrak baitira bai iluntasunaren kolorea bai haizearen ukitua” ( 39.orr).
Erbeste
Juan Garzia
Asier Urkiza
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Maialen Sobrino Lopez
Biba gorriac!
Imanol Murua Uria
Mikel Asurmendi
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Patxi Iturregi
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
Amaia Alvarez Uria
Poesia kaiera
Elizabeth Bishop
Irati Majuelo
Godoten esperoan
Samuel Beckett
Aritz Galarraga
Esaterik ez dagoenaz
Fito Rodriguez
Iñaki Lopez de Luzuriaga
Bazter utzietan
Karlos Linazasoro
Hasier Rekondo
Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo
Paloma Rodriguez-Miñambres
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Mikel Asurmendi
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Maialen Sobrino Lopez
Zerua hemen
Oihana Arana
Asier Urkiza
Café Mokka
Jabier Muguruza
Nagore Fernandez