kritiken hemeroteka

8.662 kritika

« | »

Neska baten memoria / Annie Ernaux (Aiora Jaka) / Igela, 2024

1958ko neska bat Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2024-11-02

Urtero Suediako Akademiak Literaturako Nobel Sariaren irabazlea iragartzen duenean, saritutako idazleak hedabide guztien arreta lortzen du baita bere lana ezagutarazteko bultzada ere. Horixe gertatu zitzaion Annie Ernauxi 2022koa eskuratu ondoren. Bere obra emakumezko irudiaren gainean eraturik dago. Begirada ahaldundua eta gogoetatsua gailentzen zaion idazle honek ekarpen asko egin dizkio idazkera biografikoari eta generokoari, emakumeek gizartean duten tokiari buruz itaunduz era zorrotzean, haien askatasuna aldarrikatuz.

Idazleak 1958ko udara garamatza. Protagonista landa-eremutik datorren neska gazte bat da. Familiak gehiegi babestu du eta, desioaren erremina eta maitasun promesa abstraktuak sentitzearekin batera, bere lehen sexu-harremana bilatzen du. Narratzaileak lotsarik gabe deskribatzen ditu sexu-esperientziak gaztaroaren nahasmenduan. Horrela agerian geratzen da jokoaren benetako arauak garai hartan nagusi zen matxismoak agintzen zituela eta nahi bezala manipulatzen zituela emakumeen duintasuna eta itxaropenak.

Testuaren sarreran Emauxek aitortzen du jada ezin dela 18 urteko neska haren larruan jarri, izan zen pertsona ahaztu baitu. Horrek larritu egiten du, gertakari desatsegin horretatik eta haren ondorioetatik ez delako erabat libratu. Dena den, inoiz konpondu ezin izan zuen gertaera traumatiko baten erregistro bizian sartzera gonbidatzen gaitu: batzuetan “ni”-tik irakurtzen dugu istorioa, beste batzuetan “bera”-tik. Bikoizketa horrek aukera ematen dio bere buruarekin zintzotasun maila batean kokatzeko eta bere gazte-kontzientzia adierazteko, aldi berean, irakurleari berreraikitze horretan jatorrizko kontakizunaren egiaren bat, behintzat, hurreratzen diolarik. Liburu hau oso gomendio ona da idazle honen unibertsoan sartzeko. Eta Aiora Jakaren euskarazko itzulpena ongi egina dago.

Azken kritikak

Sakelako bihotzak
Julen Apella

Asier Urkiza

Ni, laiko
Markos Zapiain

Nagore Fernandez

Zorretan
Agurtzane Intxaurraga

Maialen Sobrino Lopez

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Sakelako bihotzak
Julen Apella

Jon Agirre

Emognosia
Mitxelko Uranga

Mikel Asurmendi

Silueta
Harkaitz Cano

Irati Majuelo

Koxka bat estuago
Henry James

Aritz Galarraga

Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide

Hasier Rekondo

Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez

Mikel Asurmendi

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Maddi Galdos Areta

Poesia kaiera
Frank O'Hara

Asier Urkiza

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Nagore Fernandez

Beste urte batez
Samira Azzam

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

Hedabideak